Erakutsi zaharragoak

112) El 47 (2024). Pelikula bikaina: rekreaziño historikuak, apartekuak (1960 bueltako txabolak, 1970 hamarkadako jantzixak, girua, arropak, ibilgailluak... artxiboko irudixekin nahastian); aldirixetako suburbixuen historixia (aldarrikatu biharrekua), eta Kataluniako egoera espezifikua (klase sozialak, 1ºko eta 2ºko etorkiñak, hizkuntza kodien trataeria asko gustau jatak). Jente gehixena oso pozik urten da zinetik, pelikulia komentatzeko gogo askokin! Ikusi.

113) La virgen roja (2024). Oso pelikula politta, historixian trukulentzixiakin kontrastian. Teknikoki chapeau. Tratamendu politikua be ondo orekatua, filoezkertiarra bada be kritikua, eta historixian dramiari etekin fakziosua etara barik. Amaieria aldez aurretik ezagututa, oso hunkigarrixa dok Hildegarten bizinahixan lekuko izatia. Nimri be gustau jatak, pertsonaje konplejua egitten eta pelikulan aurrera egin ahala eboluzionatzen.

114) Joker, folie a deux (2024). Ez najuan espero musikal bat! Alde horretatik gustau jatak. Baitta lehelengo pelikulako estetika zikinbrillo ustela be. Zenbat tabako! (puaj!). Argumentua, ostera, kostau jatak jarraitzia. Ez najenkixan nora iritsi nahi dan, pelikula honekin. Ze mezu? Ze aldarri? Zoramena ospatzia? Eldarnixuetan bizi dan pertsonian buru barruan sartzia? Orokorrian gustau jatak, baiña zati batzutan astuna egin jatak.

15) Bohemian Rhapsody (2018). Benetako historixak nahikua eraldatuta badagoz be, funtsezkua ondo erakusten dabelakuan najagok: askatasunan ikur tragikua izandako erregiña, bere garaian erreferentziala bagenduan be, gerora, bere bizitza pertsonalaguan detalliak ezagutu ahala, ondiok hurrago sentidu doguna. Maitte-maitte.

116) La sustancia (2024). Oso kañerua forman eta edukixan, asko be asko gustau jatak. "Sunset Boulevard" (TB mundura ekarritta), "The Elephant Man" gogoratu jestaaz. Demi Moore papeloi itzala jaukak, eta oso egoki. Eta amaierako festa-gorea... "The Fist of Jesus" totala, demasa! Higoingarrixa zala entzunda bildur nintzan baiña... higoin gehixen emoten daben eszenia Dennis Quaid ganbak jaten dabenekua dok! 😁

119) Urak eginen du bide (2024). "Pantailak euskaraz" ekimenan aldeko spota, luze eta obviu(egi)a. Dokumental modura ok, baiña artistikoki ezer ez dakan panfletua. Mezuakin konforme, hori bai.

118) Erro (2023). Merittua kendu barik, artistaplastikotasuna era dantzia ez dira nerekin bibratzen daben arluak.

117) Oinez (2023). Esperientzia arrunten irakurketa poetiko xamarra. Hizkuntzian trataera interesgarrixa. Ondo baiña #meh

122) Hor konpon (2024). Ondo egindako road mubixa izanda be (argazkixa. Interpretaziñua) gidoian aldetik huts. Ez jata allegau.

121) Akatuko haut. Nere faboritua,nere estilokua: enxebre, zuzena, probokadoria eta kontrasteduna. Eta laburra.

120) Dena asmatua dago (2023). Txukuna zentzu guztietan, politikoki zuzena bebai (pixkat), baiña hotz laga nau. Mezua bai, oso balekua.

123) Carmen y Lola (2018). Interesgarrixa eta biharrezkua. Aktore ez diranekin egindakua handicapa izanda be, errez gainditzen dok gaixak dakan interesangaittik, eta ijitto kulturian gaiñeko azalpen eta errespetuakin. 

124) Disco Ibiza Locomia (2024). Gure tabernetan Kortatu, Cicatriz eta RIP mainstream ziranian, loka kuadrilla honekin inkonfesableki maitemindu nintzanez, pelikula hau ikusi biharra najeukan. 😜 Tira, pelikulia txarrrra dok (antzezpenak, gidoia, girotzia), telesail benezuelar baten estilokua, baiña dibertigarrixa, eta batez be, TVE pantalletan ikusi genduan fatxada horren atzeko historia interesgarrixa, aintzindarixa eta aldarrikagarrixa erakusten dabena.

125) Un verano con Mónica (1953). Danok gauza bera komentau juagu: zelako argazkixa! Hainbeste ñabardura, kolorezkua emoten juan. Hortik aurrera: ezohiko gauzak erakusten jittuk (bihargin gaztieri tratu txarrak, sexu jazarpena, umia maitte ez daben ama...). Pelikula oso modernua garai horretarako.

126) La habitación de al lado (2024). Interesgarrixa, emakume helduak protagonista ikustia (bere zimur fisiko eta psikikuekin); gidoian "ateraldixak" (herixotzetik hurreko momentuetan urtetzen dirazen modukuak); pelikula osuan argazkixa, koloriak eta girotzia oso orekatuta jagozak, arkitekturan eta margolanetan ikusten dan estilo moderno sofistikatuan. Ikusteko pelikula atsegiña, eta (neretako baiño gehixagoko) irakorketa aukerekin.

127) Jurado n. 2 (2014). Ekoizpena txukuna bada be, gidoia melodramatiko eta prebisibliegixa dok. Epaimahaiko zatixa (pelikulako haundiña) "13 angry men" deskafeinatu bat. Eta homizidian eta akusauan arteko tirabiria, abogauanan eta fiskalanan artekuakin jarraittuta, ongiaren eta gaizkiaren erlatibotasunan gaiñeko moraleja benetalari errezegixa. Eta aktoriak txarrak ez, baiña mailla altukuak bez.

128) Marco (2024). Zelako pelikula sendua, alderdi guztietatik: historixia, zuzendaritzia, teknikia, aktoriak. Ez dakitt sari asko ala gitxi irabaziko dittuan, baiña azken urtietan ikusi dittudazenetik onenetakua dok. Euskal ekoizpena gaiñera, ikusi! Guzurti konpultsibuak pertsonaje lilluragarrixak dittuk berez (zer jaukek buruan? Ze gabezixa?). Kasu honetan, Enric Marcok bihar sozial baliotsua egin juan, zer egin? Onen eta gaiztuen arteko mugak ez dittuk nahiko geunkiana bezain argixak izaten.

129) El Hoyo 2 (2024). Lehelengua baiño hobia zala, tira; antzekua begittandu jatak. Ondo jagok, baiña azken ordu larenian loguria sartu jatak; etereuegixa, eta ulergatxa. Gero, zuzendarixari egindako elkarrizketa bat ikusitta (bestela etxagok ulertzerik, seiñale txarra... 😜 ) ikusle bakotxak bere erara ulertu bihar ei jok. Libertade larregi neretako...

130) Cuando viene el otoño (2024). Joder, azkenaldixan pelikula bikaiñak ekartzen jabizak Lekittora. Hau be, biribilla. Dana gustau jatak: gidoia, argazkixa, aktoriak, erritmua, suspensia. Gai oso erreala ikutzen jok (unibertsala, baiña gizartian ezkutuan pasatzen dana - ezin dok gehixago ziheztu spoiler egin barik), sentsibilidade haundiz, baiña sentsiblekerixan jauzi barik. Kontatzen/argitzen ez dirazen gauzak jagozak, danak kontakizunan interesa haunditzen juek. Genero ikuspegixakin. Ikusi!

131) Las Hijas del Califato (2024). Interesgarrixa, DAESHen erretaguardiako "mujahidinen agentzia matrimonial" baten kontuak. Bezero guztiak konbentziduta jatozak (garun-garbiketia eginda) eta pelikulan ikusten doguna zeragua dok, teknikuagua, hango "monjen" biharran nundik norakuak. Sordidua. Eskandalizatzen dirazenak, etxuek ahaztu bihar Europa biktoriarrian, edo Kontraerreformia indartsu ibilli zanian, euskal emakumiak be halatsu bizi izan zirala.

132) Es el enemigo? (2024). Bere historixia ezagutu barik Miguel Gila maitte baneban, gaztaroko gerra kontuak jakinda hobeto apreziatzen da bere biharra, eta bizipen latzetatik umoria egitteko gai dirazen komikuena. Pelikula txukuna bestalde, gerrako filma izan barik frenteko (eta batez be erretaguardiako) bizitza miserablia politto erakusten dabena.

133) As Bestas (2022). Mutilzahar bixen papelak gogoangarrixak dittuk, zelako zazkarrak eta zelako errealak (halako jentia ezagutzen juat). Une batzutan, "onen" eta "gaiztuen" papelak be kuestionatzeraiñok allegatzen gaittuk, basarriko bizimodu gogorra erakutsitta; baiña argi jagok gidoilarixa zeiñen alde dagon. Erritmo aldaketa nabarmena jagok, lehelengo zatittik bigarrenera, eta hori pelikulian kalterako dok, nahiz eta seguraski ondo islatu benetan gertatu zana.

134) Parthenope (2024). Aretotik jente asko "Qué bodrio!" esaka urten bada be 😂 neri asko gustau jatan. Kitzikagarrixa, pentsau eragitten habena (zineforum extra luzia izan jonagu gero), ezin sentsualagua, Mediterraneoko usain eta argi zoragarrixa muiñian dakana. Ez don erreza -planteamiento nudo desenlace bihar izaten dabenen kalterako-, baiña hain zuzen be elipsisak eta autoazalpen ezak poesia bisual maillara igotzen don, italiar zinegille haundixenen maillara esango najeuken.

135) Desmontando un elefante (2024). Gure artian errealidade erraldoi, zaratatsu eta suntsigarri bat bizi don, baiña iñok ez jonagu ikusten. Pelikula honek ondo erakusten jon elefante hori: modu dotorian, ondo interpretatuan, zainduan, zelako errez sartzen jakun (legala eta ondo ikusitta) eta zelako gatxa dan urtetzen (mujer, una copita...). Halan be, gauza garrantzitsu bat topau jonat faltan: psikotropikuak hartzera bultzatzen gaittuen arrazoiak. Psikologikuak eta beste.

136) La luz que imaginamos (2024). Gustatzen jatak OTAN eremutik kanpoko zinia ikustia. Arrarua egitten jakuk, jakiña: pelikula hau, esate baterako, lento egitten dok ohittuta gagozen erritmorako (baila beittu nouvelle vagueko edozer!). Hori alde batera lagata, politta eta ondo egindakua begittandu jatak, bilbe orijinala eta etnografikoki interesgarrixa. Aktoriak oso onak. Eta argazkixa eta musikia, apartekua

137) Itoiz, udako sesioak (2025). Dokumentala izanda, gustau jatan filmari emon jakon egittura berezixa: ohiko kontakizun lineala hautsitta, aurkittu barri dirazen grabaziñuak musikarixengan benetako harriduria eragin jone, eta oso politta don hori ikustia. Flashback fikzionatuak be, polittak: disko-entzunaldi komunitarixuak eta. Hizkuntza hautua be gustau jatan: bakotxa bere ohizko errejistruan, euskañola barne. Eta iñok kontuan hartzen ez daben beraneante eibartarrana be ona! 😁 Teklistia.

138) Emilia Perez (2024). Ekoizpen xelebria benetan. Hasieran teatro fisiko + zine musikal = emaitza arrarua egitten badon be, azkenian gustagarrixa egin jatan. Eszenografia kitscha be gustau jatak. Gidoiak momentu baten sustua emon jestan (desagertuen aldeko ONGa derrepente sortzian) baiña gero gustau jatan zelan berbideratu dan, #ayotzinapa tipoko kasuen aldarri errealista-majiko eta guzti.

139) Sex Education (2019). Ikusi doten lehelengo serie modernua izan da, asko gustau jatan. Nerabezaruan zurrunbillo kaotikua ederto irudikatzen jon. Sexu eta genero aniztasuneri emoten detsan errepasua ez don makala, ixa edozein identifikau lajeiken pertsonajeren batekin. Otis eta Eddieren arteko adiskidetasunan transformaziñua oso politta don. Baiña danetan onena, Adam pertsonajian billakaeria serixe osuan zihar: gidoia ona, eta aktore-biharra hobia.

140) El encargado (2022). Eguneroko bizimodu ustez lasaixan azpixan egoten dan alde lizuna erakustia oso apurtzaillia don: 1 eta 2 tenporaden gidoia (3garrenana ez) oso ona eta gaiztua don, eta Eliseo porteruak karkarak etaratzen jittun, pertsonia hain aldrebesa zelan izan leikian erakutsitta. Diskretua baiña zittala, horregaittik don sinesgarri; 3 tenporadia be gustau jatan, baiña klabe aldaketa nabarmena jagon, realismotik fartsara. Edozelan be, Argentina maitte dogunondako, gozamena.

141) Balenciaga (2024). Tenporaden kontutik kanpo ibiltzia mesederako jon: serixia baiño, pelikula XL bat don, zine kalidadiakin. Pertsonajian konplexutasuna, Pariseko urtien nundik norakuak eta moda munduko "tripak" (biharra, glamourra) ikustia oso interesgarrixa don, baitta mundu horrekin loturarik ez dakagunondako be (modistendako gozamen hutsa izango don!!). Euskaltasunan eta gaytasun/errepresiñuan trataeria be asko gustau jatan -ez dittun ixa aittatzen, baiña beti hor jagozan-.

142) Gangs of New York (2002). Aspaldi ikusteko gogoz, azkenian egin jonat. Oso interesgarrixa, XIX erdi aldeko Nueva Yorken erretratua: Sezesiño Gerria bittartian, kaleko jentian bizimodua. Pelikula modura oso ondo girotuta, eta bere garairako efektu espezial bikainak. Une baten txirriau jestan bakarrik, duelo finalan inguruko melodramatismuakin, baiña bestela oso ondo.

143) La tutoría (2024). Oso pelikula interesgarrixa egin jatan. Erritmo geldixa kenduta (eskandinabiartasuna edo), "Dogma" usain ederra jarixon, eta eraikiñak hartzen daben protagonismua gustau jatan ("Philantropin" zahar bat?). Harrigarrixena, antzerkixan kodetik dantzianera egitten daben trantsiziñua don, zoramenan mugak esploratzen, erritmua eta argazkixa maisuki erabillitta. Buelta askotako pelikulia, ikusteko erreza ez une batzutan, baiña kanpuan konbertsaziño askotarako emoten dabena. 👌🏿

144) Cónclave (2025). Pelikulia ondo eginda jagok, baiña sekta horren historia luzia eta barruko tejemaneje guztiak kontuan hartuta, gehixago espero najuan. Kuriosua dok, Batikanoko eraikiñak bere marmol, urre eta margolan guztiekin be, kutretasun katoliko hori gordetzen dala (intzensu-kaspa-izardi usain hori). Haundikerixa horren barruan, gidoia flojo xamarra begittandu jatak -azken plot twista barne-, eta eliziari berari, erakunde moduan, kritika 0. Pozik geratuko zittuan...

145l Dark (2020). Lehelengo tenporadetan oso giro berezi eta inkietantia sorzen jakik. Ezagutzen ez dogunak ixa pixu gehixago jaukak, ezagutzen doguna baiño. Azken aldera, ostera, hari soltiak azaldu eta lotu biharrak giro horren kalterako dok - ikusmiña mantentzen badau be, ez dago hasierako misterio sentsaziño sendorik.

146) Mickey 17 (2025). Gustau jatak, halan be esango najeukek zientzia fikziño zale-zalia dan jentiak (ni ez naiz) gehixago gozatuko dabela. Dilema interesantia jagok oiñarrixan: klonatutako gizakixak burujabiak dittuk, irizpide eta izaera propixuak jaukek, eurak gaizki tratatzia onargarrixa dok?

167) Peaky Blinders (2022). Asko gustau jatak, girotze bikaiñaz aparte gidoia ona eta ondo eruandakua begittandu jatak: elipsisak ondo manejauta, eta tenporadak aurrera egin ahala klabe errealistatik oniriko/dementzialera pixkaka baiña argiro itzultzen. Kuriosua egin jatak, baitta be, pertsonajiak hartzen daben droga kantidadia, erromantizau barik -kontrara-. Aktorien artian antzezpen gogoangarrixak jagozak, eta onenak barriro be sekundarixuak: danen artian Paul Anderson nabarmenduko neuke.

148) Sorda (2025). Ondo erakusten jok dibertsidade funtzionaldunan dilemak (danok gor izatia nahiko leuke - beti burrukan ibiltzian nekia - entzulien inkonprentsiñuan aurreko etsipena - alabia barne). Puntazo bat, gorrak entzutzen dabenan rekreaziñua (audifonuana barne), eta umiak esandako lehelengo berben sinbolismua.

149) Un funeral de locos (2025). Barrezka egon nok, baiña ez hainbeste pelikuliak grazixia egin destalako -pixkat bai- baizik eta aspaldi ez dotelako hain ekoizpen txarrrrrra ikusi. 🤣 Aldia guzti-guztietatik gero. Ezer salbatzekotan, Irungo Oihu Lekuko exteriorrak. Bistan dok Aldundixen pizgarri fiskalak EHn pelikulak txurruak legez ekoiztia ekartzen diharduala... zentzu txarrian baiña! 🤦

150) Adolescence (2015). Askoz be gehixago espero najuan: planteatzen dirazen gaixak interesgarrixak badira be, hari soltiak barra barra geratzen dittuk, garatu barik. Sare sozialen kaltiak eta manosfera, esateko. Iñora ez doiazen bidiak jagozak ("pederasta" pintadia...). Plano sekuentzixian mandanga horrek etxok ezer onik aportatzen (marketingian ez bada), bai kontakizunan erritmua kaltetzen. Aktore biharra eta lanketa psikologikua ona da, baiña ez nahikua, ekoizpen bat on bihurtzeko...

151) Faisaien Irla (2025). Interesgarriena, gidoia: ez da batere ebidentea, ezta manikeista, eta inondik ere ez panfletarioa. Laida eta Ituñoren pultsuaz gain (ikuspegi heroikoa vs. posibilista) Sanburen koldartasuna, eta motibazio ilunak oso interesgarriak egin zaizkit, errealitatea horrela da. Gainontzean, aktore, zuzendaritza, argazki eta musika lana ( @okerreko curpable 😜 ) oso ona iruditu zait; pelikula bezala maila altuan lagatzen dabena. Txalo bero bat! #FaisaienIrla #LaIslaDeLosFaisanes

@anagalarraga1 @okerreko Txoritxo batek esan didanez, Ximun Fuchsek egiten duen papera, zati handi batean, @GariGaraialde k inspiratua dago. 😉

@txikillana Emanaldiaren ondorengoei solasaldian, hala esan du zuzendariak, bai. Horregatik aipatu dut. @okerreko @GariGaraialde

Jarraitu

@anagalarraga1 @txikillana @okerreko Berez, nire argazki lanak inspiratu zuen, nik baino. Filmean Mikelen etxean ikusten dituen argazki guztiak nireak dira. Gehienak 'egiazkoak', migratzen ari diren pertsonen bizipenak kontatzeko egin dudan lanean ateratakoak, eta gutxi batzuk filmerako fikzionatutakoak (tartean Omar hilik erakusten duena edo Nassim lagunei ilea mozten azaltzen dena). Mikelek nirea duen bakarra kamera da (benetako nire kamera) 😉

@anagalarraga1 @txikillana @okerreko Bitxia izan zen, filmaren prestaketa eta grabaketa ni Axut-ekin (eta Xabi Erkiziarekin) Bidasoa Mintzatuko Balitz diseinatzen ari nintzenean gertatu zelako. Bilera batean Xjmunek esan zidan: -Film batean hitaz egin behar diat.

@GariGaraialde Ba bai, benetan bitxia! Luxu bat izan zen Bidasoa Mintzatuko Balitz zuen eskutik bizitzea, eta filma ere denek ikusi beharrekoa dela iruditzen zait @txikillana @okerreko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea