@Gaztarrotz tabernaren izena esaterik?
@gorka_bm @GariGaraialde @Gaztarrotz Eta ekintzaren helburua nagusia izan behar da, ez enplegatua
@txikillana @GariGaraialde @Gaztarrotz Bai, gaiak baditu bere zimurrak eta tentuz ibili beharra dago, hau hizkuntz eskubideen kontua dela argi uzteko, ez bezeroak enplegatu (segur aski prekario) baten kontra egindako zerbait. Baina joder, era berean, ederki izorratuta ari den langile bat baino gehiagori sumatzen dizkiot azkenaldian horrelako jarrerak eta ezin da hori normaltzat hartu
@gorka_bm @GariGaraialde @Gaztarrotz Ez noski. Langile horrek ere bereak entzun behar ditu... baina ugazabaren aldetik. Hileroko sosa arriskuan ikusi behar dute, bai batak bai besteak. Hizkuntza eskubideak haiei 5.
@txikillana @gorka_bm @GariGaraialde, atzo atsaldean etxera joan nintzenean bikotearekin hizketan aritu nintzen, hor aritu ginen zien estrategia erabili hurrengorako gainera gu ez gelditzeko horrelako gorputz txarrarekin. Aipatu genuen agian ez dela eztabaidan sartu behar besterik gabe bertatik ospa egin eta kito.
@Gaztarrotz @txikillana @gorka_bm @GariGaraialde azken aldian maiz egiten dut nik, agur esan eta atera. Ez soilik hizkuntza kontuengatik, baita ondo tratatzen ez nautela uste dudanean. Egia da hitz egin gabe ez direla gauzak argitzen, baina nik erabakitzen dut nire dirua non uzten dudan… Eta aurpegietan kezka nabaritu izan dut lokaletik ateratzen ikusten nautenean… 🤷🏽♂️
@GariGaraialde @Gaztarrotz Bai, nik ere jakin nahi nuke. Aski litzateke 10 bat lagun antolatzea, errenkadan sartu eta banaka-banaka euskaraz eskatu, erantzun txarren bat jasoz gero nola jokatu aurretik hitz eginda. Ni prest.