Izugarri harritu nauen eskultura bat ikusi berri dut:
Apaiz bat esku batekin gozokiak eskaintzen neska txiki bati, beste eskua haren sorbalda gainean duela.
Suposatzen dut intentzio onarekin eginda egongo dela, baina... Uf, flipatu egin dut.
@garaolaza @GariGaraialde Akordatzen naiz ze arraroa egiten zitzaidan atzerritarrei arriskutsua iruditzea gure haurrak biluzik ibiltzea kanpinean edo hondartzan, helduen aurrean. Ez nuen ulertzen zeren beldur ziren. Orain bai. Erabat aldatu da
@GariGaraialde Aurrekoan kuadrillan lagun baten alabaren (12 urte) gorputza eta bereziki ipurdiari buruzko komentarioak entzun nituen, ze polita zegoen eta abar. Inori ez zitzaion arraroa egin, baina komentarioak egin zituztenak emakumezkoak ziren, mutilak isilik.
Egoera ulergarria da, baina askotan pentsatzen dut begirada zikindu zaigula. Txikitan auzoko batek karameluak oparitzen zizkigun eta guk gustura hartzen genituen. Orain ez dugu ikuspuntu hori.