Kaixo. Kanpinen bat gomendatuko al didazue Okzitaniako Tolosatik gertu?

@EduLartzanguren Gu, duela 2 urte, Campasa herriko kanping batean izan ginen (Tolosatik 45 Km.ra). Herri oso txiki bateko kanpin txiki bat. Igerileku txiki bat zuten. Gau baterako eroso egon ginen, baina ez dakit zer bilatzen duzuen.

@EduLartzanguren Moissac-en (70 Km-ra) Le Moulin de Bidounte ezagutu genuen. Herrixka handixeagoa (oso polita) eta kanpina 'osoagoa'. Igerilekua badu.
camping-moissac.com/fr

@EduLartzanguren Aurten Castelnou d'Arrin (65 km-ra) izan gara eta 2 omen daude. Guk bakarra ezagutu genuen, baina sartzeko arazoak izan genituen, ezbaitago inor, dena makina baten bidez egin behar da, eta autokarabanentzako erraztasunak ditu, baina besteentzako...

Jarraitu

@EduLartzanguren Urrunxeago joatea ez bazaizu inporta, baditut beste pare bat.

Denak Midi kanalaren bazterrean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea