Penarekin #tardeo proposamen bati uko egin diot.
@birasuegi Nik ez dut momentuz probatu eta ez dakit kontzeptua atsegingo dudan, baina hitza gorroto dut. Euskarazko hitz bat behar dugu.
Nik arrastipasa/arratspasa/arraspasa proposatzen dut.
@birasuegi @ileturia nik oraindik ez dakit zer den 'tardeo'.
@birasuegi @GariGaraialde @ileturia Mediterraneoa adanistikoki deskubritzen. 1987-88 an 16 urterekin guk besterik egiten ez genuen eta... 😂
@txikillana @GariGaraialde @ileturia bai, Salou 40 urterekin. Ez da erabat adanista, nostalgiatik eta epikureismotik asko dauka, gaur egungo gizarte-ohitura-aukeretara egokitua.
@GariGaraialde @birasuegi @ileturia
XXI. mendeko afari-merienda, etxean edo elkartean egin ordez, tabernetan egiten dena.
@GariGaraialde @ileturia Labur azalduta zera da, arratsaldera emandako gau-giroko festa, taberna batean eta dantzarako musika eta gogoarekin.Batzuk belaunaldi artekoak izaten dira, baina ni egon naizen gehienak 40-60 urte arteko jendearenak. Ikusi izan dudanagatik tinder presentzial funtzioa ere izaten du 😅