RE: https://mastodon.eus/@txantxibiri/115967461775860275
Duela bi hilabete hau idatzi nuen. Ba gertatu dena gertatu eta gero, orain ez zait halako harrikada iruditzen. #korrika
@txantxibiri nik ere idatzi nuen Euskaraldia garaian halako ekimenak Basquewashing egiteko erabiltzen zutenei bidea istearen inguruan.
Nik leloa baliatzea proposatzen nuen, askoz ere lelo zuzenagoak, 'errsdikalagoak' erabiltzea. Horrela, ez dituzu lekukoa daramatenak soilik interpelatzen, parte hartzen duten guziak baizik.
@GariGaraialde Gabon, zure proposamena ere inyeresgarria iruditzen zait. Adibide zehatzik jar dezakezu, mesedez? Llelo errradikalago interpelatzailerik otutzen zaizu?
@joxe @txantxibiri Ez dut Joxek hartu fuen bidetik esaten (nahiz eta "CCOO pikitara!" ederra litzatekeen), ez nuke inoren kontra egingo, baina bai adibidez "euskara ofizial EH osoan" esan nahi duen bat, edo "langile publiko guztiek euskaraz" edo holako zerbait.
Ezin du "euskara maite dut" izan, hori edonork erosiko luke.
@GariGaraialde @txantxibiri Ups, ba barkatu txarto ulertua 🤦🏻♂️
@GariGaraialde @joxe @txantxibiri gustatzen zait proposamena. Bi urtero koska berri bat aldarrikatu. Batu nahi duzu? Estupendo. Ez duzu batu nahi? Primeran.
@txerren @GariGaraialde @joxe @txantxibiri CCOOCCOOdrilo malkoak pankarta egina dago? 🐊
@GariGaraialde @joxe @txantxibiri Korrikaren funtzioa eta helburua ezkutatzeari uztea ere aurrerapausoa izan liteke. Gure herritik Korrika pasako den eguneko programa iragartzen zuen afitxa eta berau laguntzen zuen testuak harritu ninduen. Euskara hitza ez da ageri inon ere. Kirol elkarte batetik jaso nuen eta lehen begi kolpean mendian edo nonon korrika egitera ateratzeko enegarren deialdia zela pentsatu nuen.