@theklan Zidazun oso ohikoa da. Semeak ere, txikitan antzeko zerbait esaten zuen. Ez dut gogoan zer zen, baina GU bitan sartzen zuen (genizugun?)
Gero ikasi zuen, baina esango nuke aditz egitura ulertzen hasi eta beraien logikari jarraiki ateratzen dituztela aditzak.
Aditza nola sortzen den ikasteko prozesua dela esango nuke.
@theklan Hondarribian, bertako hizkeran beste txiribuelta bat dago: ez dute Nor Nori Nork erabiltzen, beraz, kuadro hori gustatu nau (Oiartzunen bezala), eta kuadro horiek gustatu nauzki.
@GariGaraialde handiak 9, txikiek 6
@theklan esango nuke 9-10 urtekin utzi ziola halakoak erabiltzeari
@GariGaraialde genizugun ere erabiltzen dute.
@theklan @GariGaraialde Eta zeniguzun. Guk horiek normal-normal erabiltzen genituen
@anagalarraga1 @theklan @GariGaraialde Lapurdin aldiz nor-nork kasua orokortu ohi genuen: zaizkitut, nauzkitzu, eta halako
@theklan ze adin du alabak?