Ea ba fedibertsolariok

Zein iritzi duzue Euro-office eta OnlyOfficeren artean sortutako gatazkaren inguruan?
Onargarriak dira OnlyOfficek AGPLv3 lizentziari jarritako baldintza gehigarriak?
Baldintza gehigarri gisa fork-etan zure marka mantendu beharra ere onagarria da?
Baldintza gehigarri horiek kentzeko aukerak soft librearen programazioa ahulduko luke, edonori "zure" lanaz baliatzeko eskubidea emanez gero, OnlyOfficek esaten duen moduan?

Nik nere iritzia badut, baina zalantza batzuk ere...

Jarraitu

@atxamart duela gutxi arte, NextClouderako Collabora edo OnlyOffice erabili 'behar' zen galdetzen nuenean, 'segun' zen erantzuna, norberaren gustoen arabera aukeratzeko esaten zidaten.
Azken aldiz galdetu nuenean OnlyOffice ahaztutzeko esan zidaten

@GariGaraialde OnlyOffice ahaztutzeko arrazoiak esan zizkizuten, ala taldekeriagatik izan zen? Azkenaldian boikot antzeko bat pairatu du Ukraniako gerraren ondorioz, proiektua jatorriz errusiarra bait zen, baina enpresa Letoniara eraman zuten arren programatzaile gehienak errusiarrak izaten jarraitzen dute. Hori da arrazoia? Berez OnlyOffici leporatu dakiokeen gauza bakarra formatu estandarren alde egin ordez MSOfficeren formatuen bateragarritasuna lehenetsi duela da...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea