Ez dakit hau kontatua dudan, baina ilusioa egiten didanez, badoa:

Iruñeko billabesetan, inor kabitzen ez delarik, "osoa" paratzen zuten, gaztelaniazko "completo"-ren ordain.

Hizkuntza Eskolako propaganda dela-eta haiekin kontaktua izan nuenez, aprobetxatu nuen azaltzeko "osoa" ez dela egokia, "betea" edo "beteta" jarri beharko luketela.

Horrela zebilen billabesa ikusi dut gaur, eta aitzineko kartelak "beteta" zioen.

Niri esker izan dela sinetsi nahi dut, eta mundua pixka bat hobetu dudala.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea