Irudia zinez da erakargarria. Hondartzako horiek nor diren galdetzera garamatza, ea zer sentitu zuten han zeuden bitartean, zergatik jarraitu zuten bertan...
Baina ez digu erantzunik ematen; beraz, ez dezagun, guk, konklusio errazegirik atera.
Argazkigilearen esanei erreperatzen badiogu, hark ere turistak ote zirenik ez zekiela esaten du.
Polemika honek Banda Acehko tsunamien ondoren hedatu zen polemika bat etorri zait burura: bertara erreskateak egitera joandako suhiltzaileak ageri ziren hondartzan, eguzkia hartzen edo (ez naiz argazkia topatzeko gai izan).
Izugarrizko kritika egin zieten munduaren beste puntatik Indonesiara laguntzera joandako boluntarioei, insensible batzuk zirela esanez.
2-3 egun erreskatean aritu ondoren, haien lehen atseden tartean egin zieten argazkia.
Ez zuten atseden tarterik merezi?
Lacanauko argazkiari begiratuta konfirmatu dezakegun gauza bakarra, bi pertsona direla hondartzan, eta lakuaren beste aldean izugarrizko sute bat dagoela.
Beste guztia espekulatzea litzateke, errelatoa izorratzen badigu ere.