Gutxitan sentitzen zara katuak zure altzoa aukeratzen duenean baino probetxuzkoago.

Jarraitu

@bootxo Era berean, gutxitan sentitzen zara katuak zure altzoa aukeratzen duenean baino presoago.
😉

@bootxo @teketen @GariGaraialde eta egiten dozun ariketa hankak tolesten, ohetik jeitsi behar bazara bera itxartu barik jakina!😻

@Izaskun
Pozten nau bakarra ez naizela ikusteak 😄, nire etxean biek nire soinean egiten dutelako lo.
@bootxo @teketen @GariGaraialde

@garkopeke @Izaskun @bootxo @teketen gurean 'katu paralisia' deitzen diogu.
-Haitz, bazkaltzera!
-Ezin dut.
-Harri, jeitsi hortik!!

@GariGaraialde
Mayaren ezizena Arroka da, mugitzen saiatzen zarenean, ezinezkoa delako
@Izaskun @bootxo @teketen

@garkopeke @Izaskun @bootxo @teketen Harriren izena ez dator harritik, gure etxera LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egun batean iritsi zelako jarri genion izen hori, baina bai, sarri nahiko arroka puska da.

@bootxo @teketen @GariGaraialde ba, nik ondoko jarlekua erakusten diot, "egon hor, Jaia" esan, mugitu eta ondoan jartzen da zain jarreran, ni noiz itzuliko. Eta amaren katua da 🤣

@GariGaraialde ez, baina urduri egoten da, zain. Badaki itzuliko naizela 😄 @bootxo @teketen

@GariGaraialde @bootxo Inoiz ez naiz sentitu katuak nire azala jolaserako aukeratu duenean baino piling-eratuagoa. Gidoia jartzen diot nire burua pilingitzat espreski ez identifikatzeko

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea