Duela 10 egun dragoitxo bat topatu nuen etxeko atarian, kalean. Zakurren batek zirikatuko zuen beldur etxera igo nuen, eta leihoan utzi nuen, harri batzukin atondutako jardinera batean. Bertan jarraitzen du, badirudi ez duela alde egiteko asmorik.

Halako irudiak asko ikusten dira: bi plano, gertakizun bat eta, bertan parte hartzeko urrunegi dauden ikusleak, baina ezin dugu esan axolagabeak direnik.

Hopekerren hau adibidez.

Erakutsi haria

Egun hauetan izugarri hedatu da Maximilien Lamyk egin duen azpiko argazkia, eta berarekin batera zabaldu da turismoaren eta orokorrean gizartearen aurkako mezua, espektakulo bat bailitzan, trajedia bati so dauden turista bihotzgabeak erakusten dituelakoan.

Baina hala da?

Banekien egiten zutela, .ren zuzenekoan ikusia nuelako, baina gaur ene begiez ikusi ditut Luzaideko Bolantak dantzatzen lekukoa eskuetan zutela.
@AEK_eus

Eta Altsasun zer moduz?
Ondo... Hemen, kamera eta jantzietatik odola garbitzen.

Sekula ez zidan polizi batek argazki bat e-postaz bidaltzeko eskatu... beti dago lehen aldi bat.

Enpresako afaria izan dugu gaur, eta den-denak etorri gara: argazkiak egiten dituena, editatzen dituena, proiektuak pentsatzen dituena, erredaktatzen dituena, administraziokoa, komunikazio arduraduna, marketinekoa, diru kontuak eramaten dituena, zein kamera erosi erabakitzen duena, erosketak ordaintzen dituena, kamerak garbitzen dituena, informatikoa...

Hernanin Sanjuan bezperan gazte batzuen aurkako lintxamendua izan zen, magrebiarrak zirelako.
Irunen, gau berean, beste gazte bat jipotu zuten kalean bizi delako.
Ez badiogu gaiari sustraietik heltzen kalea kenduko digute.

Egun osoa pasa dut argazki honen bila. Banekien banuela, baina ez nintzen dataz gogoratzen, eta horrela ezin topatu.

2018 abuztuaren 14an egin nuen.

Gu pasa egiten gara, baina guk emandakoak, esandakoak, bertan geratzen dira, denontzako, herria aberasteko.

Besarkada bat familia osoari.

Ermuan dugu ikusgai erakusketa ekainaren 1 arte.
Ostiralean bisita gidatua egingo dugu 20:30 ak inguruan.

Animatu zaitezte!

Astelehenetik Igandera IHESA ZILEGI BALITZ argazki erakusketa jarriko dugu Durangon, oraingoan bai, Landakon (gunearen alboko plazan).

EZ galdu aukera.

Maiatzaren 8tik 16ra, Leitzan, "...eta bidean Irun" erakusketa izango da ikusgai, bidean doazen emakumezkoei buruzko erakusketa.

Leitzako Herri Aretoan
Maiatzak 8-16
18:00tik -20:00tara

Egun intentsoa atzokoa.
Izugarrizko plazerra izan da Pirritx, Porrotx eta Marimotosi 'Maite Zaituztegu' esateko antolatu zen jaialdiko argazkilari taldean aritzea.

Zuekin edonora!

Zoriontasuna zer den?
Libra terdi antxoa pla-pla, botila bat sagardo eta konpainia ezin hobea.
Zertako gehio?!

Luxuzko bisita gidatua egin dugu Bordelen barrena.
-Autobus turistikoan?
-Ez, bertako mugimendu feministak deitu duen manifan aritu gara hara eta honera.

Izugarri kostatu zait gaurko asmatzea. Oko eta Legariatik mendebaldera dagoela esaten badit...
Barkatuko didazue, baina nire tarte horretan ez zait herririk kabitzen.

Bihar estreinaldi mundiala!!

Hondarribiko ikastolaren sorrerari buzuko ERO HAIEK dokumentala.
19:00tan Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

Kirioak dantzan!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea