@XabierSoto Bai, mila esker
Inguruko jende guztiari Osakidetzaren whatsapp komunikazio baimena ez onartzeko esaten.
Horrela ibili beharra ere...
Gaur @ELAsindikatua eta @LABsindikatua rekin elkartu gara, M17ko grebarekin bat egiten dugula adierazi eta gure kide guztiei M17ko mobilizazioetara gehitu daitezen eskatzeko.
#M17
BESTE MUNDU BAT FEMINISMOTIK
Munduaren luze-zabalean gerra, desberdinkeria eta askotariko indarkeriak nagusi diren testuinguru bete-betean iritsi gara beste urte batez martxoaren 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideok arrazoiak soberan ditugu kalera ateratzeko. Gure herri eta auzoetan ere lurreratzen baitira indarkeria horiek guztiak.
Adi egon zure inguruko mobilizazio eta bestelako deialdietara.
@Farrcostar @txerren
Bai, toot idaztean azpian dauden ikonoetan mundua edo giltzarrapoa klikatu eta mezuaren 'pribatutasuna' aldatu dezakezu. Azken aukera 'pribatua', mezu zuzena da
@Gailetagilearen_Alaba Alarde parekidean ateratzeko ez da baimenik eskatzen, atera nahi duena ateratzen da (inor ez da nor baimenak eman edo kentzeko)... hala ere, nor den jakinda, bere nahia alarde parekidetik oooso urrun dagoela esango nuke.
@birasuegi Ni, Behe Bidasoaldea ez dela Oarsoaldea ikastearekin konformatzen naiz.
🚨 LABek eta ELAk gutxieneko soldata negoziatzera deitu dute Confebask martxoaren 24an
📝 Sindikatuek helegitea aurkeztuko dute, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak patronalari egindako aldarrikapena gaizki baloratu zuelako
Olatukoopek bat egiten du martxoaren 17rako Euskal Herriko gehiengo sindikalak egin duen Greba Orokorraren deialdiarekin.
Otsailaren 19an Leitzan ospatu genuen Batzar Orokorrean grebarako arrazoiak ezagutu eta elkarbanatu ondoren, eta kooperatibismotik Greba Orokorraren balio eraldatzailea aitortuz, Olatukoop sareak greba deialdiari atxiki eta sarekideei norberaren kooperatiba eta erakundeetan honen zabalpena egin eta erabaki propioak hartzeko eskaera luzatzen die.
Olatukoopen eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen helburuetan kokatzen da langile guztion baldintza materialak duindu, gure auzo eta herrietan lan eta bizitzeko erabakien parte izan, eta Euskal Herriko borroka sozialekin bat egitea. Horregatik, Greba Orokorraren deialdiari bultzada eman, gure ekoizpen baliabideak honen zerbitzura jarri, eta kaleak betetzeko helburuarekin bat egiten dugu.
Ostiral hontan! Eman izena esteka hontan:
https://cloud.bdskoop.eus/index.php/apps/forms/s/RW9GL7fz8cFoToZmQrqS9LfK
@bertol @Alexiturbe aukeratzeko moduak ez du zer ikusirik jaiaren egunean izan daitezkeen abusuekin.
Aukeraketa egiteko norbaitek aurkeztu (normalean aita edo senargaiak) eta konpainiak bozkatu egiten du (denak dira gizonak, alarde horretan ez dagoelako emakumezkorik).
Bozkatzera iritsi aurretik azpijokoak daudela? Noski, baina horrek ez du neska horrekiko abusurik errazten.
Gehiago esango dut, ez dut uste alarde parekideko neskak, kantinera edo ez, abusuak jasotzetik libre direnik.
Alarde matxista zela dudak zituen edonorentzat: konpainiako buru batek konpainiako neska bakarrari (kantinerari) eraso matxista egin, eta jende andana gizona babestera atera dira kalera.
https://www.berria.eus/euskal-herria/eraso-matxista-bat-egitea-egozten-dioten-irungo-alarde-baztertzaileko-buruetako-bat-babesteko-elkarretaratze-bat-egin-dute_2153493_102.html
TTAK!
Ni ere sentitu izan naiz erabilia.
Batzuetan, ohartu banaiz, istorioari buelta ematen saiatu naiz, haiek nahi zutena baino, gertatzen ari zen hori erretratatu izan (dudala sinistu nahi) dut, baina beste batzuetan amua irentsi dudala badakit.
https://www.berria.eus/euskal-herria/poliziak-prentsa-erabiltzen-duenean_2152993_102.html
Izarkom eta Goienerrek Iruñean irekitako bulegoa errealitate bat da!
Inaugurazioak proiektu kooperatibo eta burujabeen aldeko apustua berretsi zuen: energia eta telekomunikazioak herritarren esku jartzea, tokiko sustraitzea indartuz. Bulegoa topagune eta erreferentzia izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta interkooperazioa bultzatuz
📍 Kale Berria 10, Iruña
https://www.youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM
#ESE #Elkarlana #Izarkom #Goiener @BurujabetzaDigitala #EnergiaBurujabetza
Fotokazetaria. BO5TOK Photo-ko partaide. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea / Photojournalist, member of BO5TOK Photo.