Debagoienako Goiena Komunikazio Taldeak ere #X lagatzea erabaki du.
https://goiena.eus/debagoiena/1731659817274-x-sare-sozialetik-irtetea-erabaki-du-goienak
@Iarantzabal @ileturia @tokikom. Ez zaie berria, zinez. @gurasoeus ri kasu egiten diogunok, adibidez, aspaldi jotzen dugu honat, hemen Xn baino aktiboago eta gaurkotuago baitabil. Biba!
@construktsia @Iarantzabal @ileturia @tokikom @gurasoeus ziur nago zuek guztiok konbentzituta egongo zaretela, baina atzo hau idatzi nuen, eta ekarpen txikitzat balio badu, pozik nago https://etzi.pm/hedabideak-fedibertsoan/
Edozertan laguntzeko prest gaude. 😊
@desertorea @Iarantzabal @ileturia @tokikom @gurasoeus irakurri nuen bai, ederra!
@Iarantzabal @tokikom Eskerrik asko erantzunagatik, Iban. Badakit ez naizela nor zuek zer egin behar duzuen esateko, baina nire iritziz, esan bezala, Mastodon da bidea, eta euskarazko komunikabidea izanik, lekua Mastodon.eus. Baina orokorrean, edozein enpresa edo erakunde apur bat handirentzat, kontu asko izango lituzkeena (zuek gutxienez herri bakoitzeko kontu bat duzue sare sozialetan, ezta?), egokiena bere instantzia propioa sortzea da nire ustez.