@ileturia @tokikom pentsatzen gaude, Igor. Ikasten.
Bi pauso dira:

1) Munstroa ez elikatu. Egun bat gehiago ere ez, hedabide moduan.
2) Hedabidetik sortzen den informazioa modu masiboenean zabaltzen jarraitu.

Nora? Ez dago erabakita, Goienaren kasuan. Mastodon aukera erreal bat da, jakina.

@Iarantzabal @tokikom Eskerrik asko erantzunagatik, Iban. Badakit ez naizela nor zuek zer egin behar duzuen esateko, baina nire iritziz, esan bezala, Mastodon da bidea, eta euskarazko komunikabidea izanik, lekua Mastodon.eus. Baina orokorrean, edozein enpresa edo erakunde apur bat handirentzat, kontu asko izango lituzkeena (zuek gutxienez herri bakoitzeko kontu bat duzue sare sozialetan, ezta?), egokiena bere instantzia propioa sortzea da nire ustez.

Jarraitu

@ileturia @tokikom eskerrik asko iritziagatik. Kontuan hartzen dut.
Mastodon ez da berria guretako, baina zer eta zelan egin pentsatzen dihardugu. Hainbat aukera…
Eskerrik asko zuri.

@Iarantzabal @ileturia @tokikom. Ez zaie berria, zinez. @gurasoeus ri kasu egiten diogunok, adibidez, aspaldi jotzen dugu honat, hemen Xn baino aktiboago eta gaurkotuago baitabil. Biba!

@construktsia @Iarantzabal @ileturia @tokikom @gurasoeus ziur nago zuek guztiok konbentzituta egongo zaretela, baina atzo hau idatzi nuen, eta ekarpen txikitzat balio badu, pozik nago etzi.pm/hedabideak-fedibertsoa

Edozertan laguntzeko prest gaude. 😊

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea