Erakutsi berriagoak
iarantzabal (r)en bultzada

@Iarantzabal Txapela kentzekua, aspaldixan ikusi doten pelirik onena. Zinetik urtetzian, jentia eztabaidan!

Haragizko fikzio bat.
Gustura ikusi dut.
Eduard Fernandez uau!

Nathalie Pozaren bigarren plano oso interesgarria. Pertsonaia beharrezko bat ikusten duenaren aurrean ezer egiten ez duena. Uau, hau ere. Ematen du zer pentsatua!

Cercas ahertzen den eszena ere fikzioa sartzen errealitatean… uau.

Zorionak Aitor Arregi eta Jon Garaño.

iarantzabal (r)en bultzada
iarantzabal (r)en bultzada
iarantzabal (r)en bultzada

Ez dut argitaratuko Twitterren, bai Mastodonen.
Muskena den kontua ez dut kenduko nik, hala ere, momentuz. Bera da jabea, bera da agintari.
Kakatzan badago kaka ez den jende estimatua; eta, bestetik, kakalariak zertan diren ere jakin behar da. Hori bai, dosi askoz txikiagotan gaurtik aurrera. Pusta jarraitzeko baino ez dut erabiliko. .

Azalpenak 0km-ko komunitatean: blogak.goiena.eus/arantzabal/2

iarantzabal (r)en bultzada

📢Gaurtik hasita, eta asteburu osoan zehar, egitarau kultural bete-betea Abadiñon:

✨ Harrobi dantza bertikala
✨ NOGEN taldearen kontzertua
✨ Iratxoen kantu sekretuak

Euskaran mundu oso bat kabitzen da!

INFO+topagunea.eus/abadino/

iarantzabal (r)en bultzada

#TXIOTESIA|

Ainhize Barrainkua Agirre @ainhba : "Oso garrantzitsua da algoritmoen iragarpenak kritikoki aztertzea"

Azken txiotesian parte hartu zuen "Ziurgabetasunaren modelizazioa barneratzen ekitate algoritmikoaren arloko metodologietan" ekarpenarekin

ueu.eus/komunikazioa/albisteak #emakumeakzientzian

iarantzabal (r)en bultzada
iarantzabal (r)en bultzada

Hau da tokiko komunikabideen xarma: atzoko sariketaren berri emateko, etxekoekin ateratako argazkia jarri dute Zarauzko Gukan
Hitzartzearen bideoa ere jarri dute, beste tokiko komunikabide batetik hartuta: Aiurri
Biba komunikabide txiki handiak!
zarautzguka.eus/zarautz/173278

iarantzabal (r)en bultzada

@luistxo X-enak dira “nire kontua” “gure kontua”… jostailua bera da Muskena. Eta han egoteak, irauteak eta are gehiago jarduteak horretarako zilegitasuna ematen dio. Ze argi esan ditu gauzak, ezin uka. Eta hain argi mintzatzen denaren tabernan jarraitzea tragoak hartzen aukera bat da. Onena? Ba… Hotzean pentsatuta ez dirudi.
Berriz ere: errespetua jokatzeko era guztiei, baita taberna pozoitsuan mozkortu nahi duenari ere. Nik ez dut nahi barra horretan tragorik.

Joe, E. Muskek esan du X -ko mezuetan loturak edo linkak sartuz gero lehentasuna kenduz zigortuko dituela. Nahi du trafikoa bahitu, tranpatia izanda, algoritmo gaiztoekin. Eta badago xake taula pozoindu horretan jarraitzen duenik idazten, loturak jartzen, komunikazio preferentzia ematen, hariak egiten... Eta errespetatzekoa da, jakina. Hala ere, ez dihardute plaza publikoan ez, hainbati hori irakurri diedan arren, tartean jende kritikoari.
Zer gehiago egin behar du?

iarantzabal (r)en bultzada

"Eraikuntzarako materiala" (E. Rodriguez, Susa 2021).

Bizitza berrordenatzeko material bila ari da protagonista/idazlea, baina ez da erraza berreraikuntza horretarako osagaiak lotsa, harrokeria eta herra direnean, eta piezak itsasteko behar diren sentimenduak eta emozioak halabeharrez kukututa daudenean, ixiltasun irmo baten azpian. Heriotzak lagun dezake, beharbada. Eta ixiltasunetik idazteak.
Aita laztantzen jarraitzeko, bederen.

#liburuak #datsegit

Utz itzazue gimnasioak, maratoiak, bizikleta elektrikoak, tristloiak, menditrailak…
“Gauza ederra da gorputza lantzea, baina kasu egin Seneka zaharrari, are ederragoa da espiritua laboratzea”. Beñat Sarasola, Lauazka Berrian.

iarantzabal (r)en bultzada

Atzo “Miñan” antzezlana ikusi genuen Elorrion. Antzokia, jendez lepo.

Antzezlanak jasotzen du liburuari darion mina, eszenaratze minimalista eta biribilarekin. Aktoreak, zoragarri, nahiz eta, tarteka, eskertuko nukeen Ibrahimak patxada handixeagoz hitz egin balu. Hala ere, esan zitekeen egoeraren larriak justifikatzen zuela presa hura…

Bukaeran, txalo-zaparrada monumentala, guztiz merezia. Erabat gomendagarria

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea