Erakutsi berriagoak

“Etorri zaigun eta ate joka dugun ofentsiba ezin dugu gutxietsi. Gure hizkuntzak momentu berezia bizi du. Ukaezina da hori. Euskal sortzaileen egoera penagarria da. Justiziaren administraziotik datorren bulkada, onartezina. Ez dakit larrialdi egoeran gauden, baina -maila askotan— egoera bai da kezkagarria. Estualditik zabalgunera igarotzeko urrats sendoak emateko garaia da. Estualditik zabalgunera”.

Erakutsi haria

“Begirada atzera pausatuz gero, asko egin dugu aurrera. Nahi baino askoz gutxiago. Konforme. Baina euskararen mundura ahalik eta jende gehien hurbildu nahi badugu –uste dut mezu positiboagoak zabaldu behar ditugula. 2025eko euskal gizartearen erretratua– eta baita euskararen egoerarena ere— 2000. urtekoarekin alderatuta ezberdina da. Eta 1975eko Euskal Herriarekin konparatuta, nabarmen desberdinago”.

Erakutsi haria

Ados Txema Ramirez de la Piscinarekin: “Euskararen erabilera soziala ere -beste hainbat arlotan gertatzen den bezala- impasse batean dago. Gelditu egin da, baina oro har esan liteke larrialdi linguistikoaren egoeran gaudela?
Ez dakit bada diagnostiko bezala egokiena den. Zalantzak ditut. Mobilizatzeko lelo bezala, akaso. Baina norengana iritsi nahi dugu? Soilik konbentzituta gaudenongana?”

Ttap aldizkari digitalean Joseba Irazokik: Musikariok musikaren zerbitzura egon behar dugu, edertasuna hor baitago, eta ez egoan”. Ttap.eus Handia da Irazoki.

Beterano batek azokaz :-) : “inpresioa daukat, azken urteotako zuzendaritzak, urtetik urtera, aportazio interesgarriak egin dituela, eta badagoela sentiberatasun bat jendearekiko. Horren kasu adierazlea da aurten muntatu duten elkartasun kutxa”.
Ados Josu Landak @berria -n esandakoarekin.

iarantzabal (r)en bultzada

Gaurko egunez 2001ean Euskarazko Wikipediaren lehenbiziko artikulua idatzi zen: Lurra. Bide luzea egin dugu ordutik! eu.wikipedia.org/wiki/Lurra

iarantzabal (r)en bultzada

Gaur neska batek 'Palestina' erosi du Astiberriren standean. Iparraldeko doinua zuen eta zehazki nongoa zen galdetu diot: Baionan bizi baina, izatez, bretoia zela erantzun dit. Bretainian hasi zela euskara ikasten bere kabuz, metodo batekin; eta gero Baionako AEKn perfekzionatu. Eta bukatu du: "Eta orain irakaslea naiz Baionako AEKn".

Zorionak ematekotan egon naiz baina ez: eskerrak eman dizkiot. Euskara jendea.

@kabiadurango gunean Badiharduguk dihardu hitanoaz.
Lan handia!
Appahi! Aplikazioa mundiala da euskara batuko hitanoa ikasteko zein beste hainbat herritakoak.
Hika.ahotsak.eus gunean ehunka bideo, Hikagin ikerketa 4.000 inkestarekin 190 herritan, argitalpenak…
Bikain aurkeztua Idoia Etxeberriak eta Aintzane Agirrebeñak.
ZirHika taldea ere aurkeztu dute. Emango du zeresana.

500.000 milioi murriztuko ditu Elon Muskek, X sarearen jabeak, Trumpekin gobernura heltzeaz bat. Non eta osasungintza publikoan! Gora X sareko jabe bakarra!

iarantzabal (r)en bultzada

Zirhikako kidea eta Badihardugu elkarteko langilea da Idoia Etxeberria, eta larunbatean 16:00etan Durangoko Landako ikastetxean egingo duten Hikadromoaren antolatzaileetako bat. Euskal Herri osoko hitano hiztunak elkartuko dira:
berria.eus/bizigiro/hika-ikast

iarantzabal (r)en bultzada

@aazpilikueta Euskal Herrikoetan diozu?Nekez.
Uste dut gehientsuenek, hedabide zein kazetari, ez dutela X-n ez publikatzeko pausorik eman gaur gaurkoz. Beraz, albistea ateratzea ere ez zuten ikusiko.

Musken jostailuarena hain da eskandalua neurriak hartzea erabaki dutela kazetariek herrialde horietan. Hedabideak baino “ereazago” hartuko dute olatua kazetariek, beharbada. Batek jakin.
Hori bai, kontradizioetatik ez da libratzen inor. Ni ez, behintzat.

iarantzabal (r)en bultzada
iarantzabal (r)en bultzada

Gaur ere, Elgoibarren euskara hutsean emango dugu kontzertua.

Gure biziko hautu diskretu eta erradikalean egoskor eta pozik jarraituz.

💪🏼❤️‍🔥

iarantzabal (r)en bultzada

@porru @Alex @garaolaza federazioa ez daukate gaituta, momentuz behintzat. Izan daiteke jendea erakartzeko izen ematera (zilegi iruditzen zait) edo espazio seguru bat sortzeko (gaztetxoek beren bideoak etab hor barruan partekatzeko, ez guztiz irekita interneten).

Nik matx.eus kontua sortu nuen atzo eta asko gustatu zitzaidan "lur hartzea", pauso erosoak eta polita aurkitu nuena. Ikusten diodan pega da Mastodon hauetan ez daukazula botoi bat bideotxoa grabatzeko. Atxiki egin behar da.

Gaur estrenatu dugu egiteko modu bat. Antolatzaileak gara Goienakook herriko euskara elkartearekin batera, AED-rekin. Erabaki dugu euskal idazleen aurkezpenak egitea. Elkarlanean antolatu; aurkezten den liburua saldu argitaletxearekin harremanetan; eta aurretik, tartean eta ostean horren berri eman.
Eskerrik asko @aed .
Gaur “azken portuko postdatak”. John Andueza eta Asel Luzarragarena.
Hurrengoa Bergaran, Jardunekin antolatuta: JM Elexpururen liburu berria.

iarantzabal (r)en bultzada

Pakita Mateos: “Ez gara nerabeak babesten ari”

guraso.eus/pakita-mateos-ez-ga

Gaurkoan, nerabeek egiten duten pantailen erabileraz hausnartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, Oihana Elortza Gorostiza kazetariak Pakita Mateos Hernandez AGIPADeko prebentzio zerbitzuko arduradunari egindako elkarrizketa baten bidez.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea