@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?
@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?
Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?
@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.
@theklan
Noticias de Gipuzkoakoa transfoboa da?
@Josebabarandi bai, nahiko garbi. @theklan
@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.
@Josebabarandi noski, pertsona beltzen eskubideak askoz naturalizatuago ditugulako pertsona transenak baino. @theklan
@theklan @txerren
Apuntatuko dut. Baina ez dakit iritsiko naizen, egia esan. Kontu sinpleak diruditenak asko zaildu ditugun inpresioa dut. Eta dominstikuak direnak pandemia gisa tratatzen ditugu, edo alderantziz.
Baina Noticias baino zabalago nahi nuke Tokikom (eta orohar badela esango nuke).
Baina gai honetan... ez naiz gai zuen ikuspuntua barneratzeko.
@Josebabarandi @txerren sinplea da, bai: Tokikomek ez du transfobia argitaratzen. Homofobia argitaratzen ez duen bezala.
@Josebabarandi nire ustez normala da, ez gara denera iristen. Baina bai proposatuko nizuke trans jendearekin elkarrizketa lasai bat, ze uste dut planteatzen dutena ez dela ulertezina. @theklan