@Josebabarandi beraz onartu behar dugu, zer dakit nik, beltzek eskubiderik ez dutela dioten artikuluak, edo emakumeen lana umeak edukitzea baino ez dela diotenak?
@theklan
Alderaketa hori... gehiegizkoa iruditzen zait.
Eta nago Sarasuari, Juan Luis Zabalari eta beste hainbati ere gehiegizkoa iruditzen zaiela.
Kritika edo eztabaida, finagoa behar litzateke, artikulu bat zentsuratzeko.
Ez onartze horretan, ez da desadostasun kontua, baizik euskarazko prentsan argitaragarri kontsideratzekoa, ezta?
Esate baterako: Noticias de Gipuzkoako artikuku hau, onargarri zaigu?
@Josebabarandi gauza da Tokikomek transfobia, arrazismoa edo xenofobia modu berean lantzeko konpromisoa hartu duela.
@theklan
Noticias de Gipuzkoakoa transfoboa da?
@Josebabarandi bai, nahiko garbi. @theklan
@Josebabarandi @txerren "beltzek eskubideak al dute?" Eztabaida onartzeak zabalago egiten bazaitu, orduan bai.
@Josebabarandi eztabaida ez da arazoa bere horretan, arazoa da zer esaten den.
Beste adibide diferente bat jartzearren "estamos a favor del euskera pero" liokeen artikulu bat euskarafobo kontsidera genezake (nire ustez arrazoi osoz) eta kontsideratu ez datorrela bat hedabidearen kode deontologikoarekin (nire ustez arrazoi osoz). @theklan
@Josebabarandi @txerren leku asko ditu bere iritzi euskarafoboak argitaratzeko. Transfoboek ere, ehunka komunikabide.
@Josebabarandi beste modu batera adierazten saiatuko naiz.
Artikulu hau bera euskaraz Berrian argitaratzea eztabaida eta askatasunarekin lotuko zenuke? @theklan