:elegose: @elegose
Aupa! Kontutxo bat #UrtarrilerakoProposamena -rekin lotuta; Liburudendan izan naiz gaur arratsaldean liburu batzuk erosteko asmotan, eta tartean "Lardaska" enkargatu diot. Txalaparta argitaletxearen fitxan Otsailaren 3an argitaratuko dela jartzen omen du!!😱
Hala balitz, zerbait pentsatu beharko genuke 🤔

@dabidnet gu baino aurreratuago ibiltzen dela bagenekien, baina hainbeste...!!😜

@Zaru_ttikiya @elegose aurrekoan @Hilbeltza​ri galdetu nion ea urtarrilerako liburu-dendetan egongo ote den, baina ez nion galdetu urtarrilaren hasieran edo amaieran izango den 😇

Lardaska urtarrilaren hasieran egongo ez balitz, otsailerako erabakita uztea (pleno egin du) eta inkestako bigarrena irakurtzea pentsatuta neukan (gaur gaurkoz Hik ez dakik zer den beldurra).

Zer deritzozue? @gorka_bm @aRitz @tarteka @Izaskun @Leire @koldotxu @Kafearensemea

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea