142) Gangs of New York (2002). Aspaldi ikusteko gogoz, azkenian egin jonat. Oso interesgarrixa, XIX erdi aldeko Nueva Yorken erretratua: Sezesiño Gerria bittartian, kaleko jentian bizimodua. Pelikula modura oso ondo girotuta, eta bere garairako efektu espezial bikainak. Une baten txirriau jestan bakarrik, duelo finalan inguruko melodramatismuakin, baiña bestela oso ondo.
143) La tutoría (2024). Oso pelikula interesgarrixa egin jatan. Erritmo geldixa kenduta (eskandinabiartasuna edo), "Dogma" usain ederra jarixon, eta eraikiñak hartzen daben protagonismua gustau jatan ("Philantropin" zahar bat?). Harrigarrixena, antzerkixan kodetik dantzianera egitten daben trantsiziñua don, zoramenan mugak esploratzen, erritmua eta argazkixa maisuki erabillitta. Buelta askotako pelikulia, ikusteko erreza ez une batzutan, baiña kanpuan konbertsaziño askotarako emoten dabena. 👌🏿
144) Cónclave (2025). Pelikulia ondo eginda jagok, baiña sekta horren historia luzia eta barruko tejemaneje guztiak kontuan hartuta, gehixago espero najuan. Kuriosua dok, Batikanoko eraikiñak bere marmol, urre eta margolan guztiekin be, kutretasun katoliko hori gordetzen dala (intzensu-kaspa-izardi usain hori). Haundikerixa horren barruan, gidoia flojo xamarra begittandu jatak -azken plot twista barne-, eta eliziari berari, erakunde moduan, kritika 0. Pozik geratuko zittuan...
145l Dark (2020). Lehelengo tenporadetan oso giro berezi eta inkietantia sorzen jakik. Ezagutzen ez dogunak ixa pixu gehixago jaukak, ezagutzen doguna baiño. Azken aldera, ostera, hari soltiak azaldu eta lotu biharrak giro horren kalterako dok - ikusmiña mantentzen badau be, ez dago hasierako misterio sentsaziño sendorik.
167) Peaky Blinders (2022). Asko gustau jatak, girotze bikaiñaz aparte gidoia ona eta ondo eruandakua begittandu jatak: elipsisak ondo manejauta, eta tenporadak aurrera egin ahala klabe errealistatik oniriko/dementzialera pixkaka baiña argiro itzultzen. Kuriosua egin jatak, baitta be, pertsonajiak hartzen daben droga kantidadia, erromantizau barik -kontrara-. Aktorien artian antzezpen gogoangarrixak jagozak, eta onenak barriro be sekundarixuak: danen artian Paul Anderson nabarmenduko neuke.
148) Sorda (2025). Ondo erakusten jok dibertsidade funtzionaldunan dilemak (danok gor izatia nahiko leuke - beti burrukan ibiltzian nekia - entzulien inkonprentsiñuan aurreko etsipena - alabia barne). Puntazo bat, gorrak entzutzen dabenan rekreaziñua (audifonuana barne), eta umiak esandako lehelengo berben sinbolismua.
149) Un funeral de locos (2025). Barrezka egon nok, baiña ez hainbeste pelikuliak grazixia egin destalako -pixkat bai- baizik eta aspaldi ez dotelako hain ekoizpen txarrrrrra ikusi. 🤣 Aldia guzti-guztietatik gero. Ezer salbatzekotan, Irungo Oihu Lekuko exteriorrak. Bistan dok Aldundixen pizgarri fiskalak EHn pelikulak txurruak legez ekoiztia ekartzen diharduala... zentzu txarrian baiña! 🤦
150) Adolescence (2015). Askoz be gehixago espero najuan: planteatzen dirazen gaixak interesgarrixak badira be, hari soltiak barra barra geratzen dittuk, garatu barik. Sare sozialen kaltiak eta manosfera, esateko. Iñora ez doiazen bidiak jagozak ("pederasta" pintadia...). Plano sekuentzixian mandanga horrek etxok ezer onik aportatzen (marketingian ez bada), bai kontakizunan erritmua kaltetzen. Aktore biharra eta lanketa psikologikua ona da, baiña ez nahikua, ekoizpen bat on bihurtzeko...
151) Faisaien Irla (2025). Interesgarriena, gidoia: ez da batere ebidentea, ezta manikeista, eta inondik ere ez panfletarioa. Laida eta Ituñoren pultsuaz gain (ikuspegi heroikoa vs. posibilista) Sanburen koldartasuna, eta motibazio ilunak oso interesgarriak egin zaizkit, errealitatea horrela da. Gainontzean, aktore, zuzendaritza, argazki eta musika lana ( @okerreko curpable 😜 ) oso ona iruditu zait; pelikula bezala maila altuan lagatzen dabena. Txalo bero bat! #FaisaienIrla #LaIslaDeLosFaisanes
152) No digas nada (2024). Irlandar kakatzari buruzko gauza gitxi jakixat, beraz fonduan gaiñian ezin gauza haundirik esan. Formian kontura, barriz, serixiari alboraketa larrixak igartzen jakoz: 1) Gerry Adamsekingo gorrotua, 2) IRAkidiak ganorabako kuadrilla bat legez erakutsi nahixa. Ez juat esango arrazoirik dakenik edo ez. Bai, ostera, "kontrarixuen" aldian halako orbaiñik ez egotiak susmuak ixotzen dittuala, emaitza finalan fidagarrittasunaz.
154) La buena letra (2025). Izugarri ondo girotuta jagok, eskuz egindako arropak, Valentziako herritxo baten girua eta argittasuna, 40 hamarkadako tempua (isilttasuna -akustikua eta expresibua-, etxekoandren bihar amaieziña, urrittasuna eta dana aprobetxau biharra, etorkizun faltia...). Erdiragarrixa, anai mimauan eta bihargiñan arteko harremana. Askori pelikulia lentua egingo jakok, baiña kontatzen dan historiarako ezinbestekua begittantzen jatak hori.
155) Una funcion inesperada (2023). Gidoia monologista batek idatziko juan kontizu: komentarixo injenioso katiatuak, aitta-semien arteko traumak, autolaguntza merkia eta stand up estilua. #meh Zorionez, argazkixa oso ona da eta De Niro ez jagok azkenaldixan bezain txarto.
158) Cuatro paredes (2024). Wow! Ze ona. Aktore protagonista bixen interpretaziñua itzala dok, baiña Sofia Oterona deigarrixagua, umia izanda (neska hau benetako MONSTRUO bat da, ea tutoriak aprobetxategixengandik ondo babesten daben...). Bestalde, karga sozial itzala jaukak: exklusiño soziala gure bizitzetako ze hurre dagon; horretarako familixia ez dakala zetan "disfuntzionala" izan bihar; gizarte zerbitzuen bihar gatxa... Eta beste gauza guztietan be, ondo egindakua. Txalo!
159) La casa al final de la curva (2024). Ona, protagonista turbixuan antzezpena (ondo eraikittako pertsonaje illuna). Gidoia be ona, tipuan billakaeria jarraitzen eta nundik urtengo dan jakin barik. Musikiak eta girusk asko laguntzen dabe, "pertsona normal" baten barruan topau leikiazen alde illunak argitzen.
160) Django desencadenado (2012). #etxekoandros urtietan zinian ikusterik izan ezin nebaneko beste bat. Gustau jatak, bereziki spaghetti-westernei egindako kiñuak, eta AEB esklabistian "benetako" ikuspegixa, kalietan jentia orkatilletaraiñok lokatz/gorotzetan sartuta, eta baltzen egunerokotasuna (Hollywoodeko klasikuetan, esklabuak zeharka baiño ez dittuk agertzen). Hautsittako kontakizuna be, interesgarrixa (flashbackak, elipsisak barra barra). Eta odol jarixo esajeraua, barregarrixa.
161) Votemos (2025). Harrittu egin nok gidoia orijinala izatiak (uste eze, zuzendarixak korto bat eginda zekala aurretik, gai eta aktore beretsuekin). Hain zuzen be, hain ona izanda, uste najuan atzerriko antzezlanen baten adaptaziñua izango zala. Baiña ez. Antzezpenak be oso onak: eta baitta montajia be! Denpora osuan gela baten barruan gertatzen dan pelikula baten, ezinbestekua. Eta jakiña, osasun mentalan gaiñian dakaguzen aurreiritzi hipokriten salaketa bikain eta dibertigarrixa.
162) Fuego (2014). Medio gitxikin egindako pelikulia izateko, ondo filmauta begittandu jatak. Halan be, aktore aldetik flojo: Coronado bere linean, baiña beste aktoriak -hain txarrak ez dirazenak- zuzendaritza faltan egon dirazela esango najeukek. Gidoian planteamendua interesantia dok (euskal kakatza manikeo xamarra, baiña kontziliaziñorako bide gatxa esploratzen) baiña txarto gauzatuta jagok: hutsuneak, dubako harixak, inkoherentziak. Zineforumian gustora egon gaittuk, tripak etaratzen. 😈
163) Garage Olimpo (1999). Argentinan desagertarazi eta hegazkiñetatik bota zittuezen pertsona guztien dramian dimentsiñua ondo ikusten dok. Miliko baten eta preso baten arteko harremanan harixa jarraittuta, torturian eta erailketian sistematikia erakusten dok, atxilotze-gune ugarixetako baten. Ez jagok irudi gordiñik, ezta ixa odolik edo erailketarik be, baiña ez dok biharrezkua. Gehixago esango najeukek, batzutan irudi panoramiko bat, ondo aukeratutakua badok, adierazgarrixagua izaten dok.
164) Padre no hay más que uno 5 (2015). Zinerik bako asteburua nekez imajinatzen dotenez, HAU BE ikusi bihar. 😁 Tira: entretenigarrixa dok -gidoiak kolpe onak- baiña ezin dok pelikula bat umieri eta ALDI BERIAN nagusixeri zuzendu. Mailla interpretatibuak bateraeziñak dittuk eta nik, azken ordu erdixan, lo hartu juat pare bat bidar.
165) Eraitsi SL (Goitibera). Zumitz onak, banasta ez hain ona. 3 klabe nahastatzeko (clown, paillasuak, antzerki arrunta) hirurak ondo menperatu biozuz. Timing-an kontrolik eza (lehelengo erdixa gelduegi, bigarrena bizkorregi). Interesgarrixa: interludixo dramatikuak. Oro har, rodaje faltia dirudixana: egin ahala hobetzeko aukera asko. Laburtuta: txalo!
168) F1 (2025). Batzutan, a priori pitorik be interesatzen ez jaken gai baten (= kotxe karreretan), pelikula batek hori aldatu leike. Kasu honetan, ez jatak halakorik gertatu ba: zinetik urtenda, lehengo besteko interesa jaukat - zero. Edo igual gitxiago, zeaittik eze, montaje guzti horren zehaztasuna eta despilfarrua ikustiak bere zentzugabetasuna agerixago laga jestak. Eta aspertu, zelan gaiñera. Eskerrak pelikulan animalixak maltratau ez dirazen, Abu Dhabin presoren batzuk dekapitau bakarrik.
169) Xabier Zeberio. "Musibla" irratsaiuan sorgindu nindunan, eta harrezkero diskua erosteko gogoz egon naun. Gaur aukera bikaiña izan jonat, diskuori erosi eta gañera kontzertuan ikusteko. Zoragarri: begixak zabalik eusteko ahalegiña egin bihar izan jonat (berez ixten jataazen, musikia hobeto entzutzeko). Pena bakarra, musikuak eszenatokixan ez dabela jo: bixak batera ikusteko buruen artian kontorsionismua egin bihar...
170) Jurassic world. El renacer (2025). Ondo egindako pelikulia begittandu jatak. Aurrekontu itzalakin, Fx despliege itzala egin zeikien, dopamina dopaminian gaiñian, baiña ez: efektu espezialak tamaiñuan; emoziñuak eta interesa modu egokixan dosifikauta; mezua/moralinia presente baiña sutilla; aktorien biharrian histrionismorik edo prota goserik ez; talde lan ona eta zuzendaritza ikuseziña (=zuzendaritza onan ezaugarri). Emaitzia: pelikula batendako onena, errez eta eroso ikustia. Txalo!
171) Un 'like' de Bob Trevino (2024). Berari gertatutakuan oiñarrittuta (eta hain emozionala) izanda, zuzendarixak distantzixia ondo mantentzia lortzen jok (unetxoren bat kenduta) eta gai nagusixak ondo aurkezten jittuk: bakardadia, aittatasun toxikua, neurriz kanpoko dolua... Ferreirak harrigarriki ondo antzezten jok (hain gaztia izanda!), eta Legizamok pertsona gris eta ez oso argi hori ederto irudikatzen jok. Mainstream ekoizpenen artian, lore arraro eta ederra dok pelikulihau.
172) Superestar (2025). Bere garaian ez najuan Tamara inguruko zirkua jarraittu, baiña bai konturatu nintzuan "gasolineretako kantante" haiekin erabilli zan jokabide krudelakin, bereziki telebista mundutik. Zentzu horretan, miniserie honek -kalidade bikaiñian, hizkuntza zinematografiko super interesgarrixian- zor hori bardintzera jatork, Tamara bera, eta bereziki Leonardo Dantes, pertsonai maitagarri eta duin modura aldarrikatuz. Eta gora gasolineretako kantantiak, orraittiokan!
173) Weapons (2025). Hau da markia, ateua izanda, jangoikuan ez ba juat siñisten, eta fantasmetan gitxiago, zergaittik emoten jestek hainbesteko bildurra bildurrezko pelikulak? Azpikontszientian misterixuak. Dana dala: hamen fantasma gitxi, eta brujeria asko. Sustuak be, sendo (bapatian agertutako arpegi zatarrak-eta). Hori kenduta, pelikula moduan gustau jatak; eta bereziki musikian tratamendua, eduki dramatikuakin (zentzu horretan, "Las vírgenes suicidas" gogoratu jestak).
186) Heidi, katamotzaren erreskatea (2025). Ekoizpen ederra begittandu jatak. Larrapastada argumentalen bat kenduta (XX mende hasierako mendiko herri baten, katamotz familixia salbatzeko espediziño bat?? BRAETIIIA 🤣), Heidin historixako lerro nagusixeri ikuspegi eko bat txertatu jetsek (neurri onian), melodramatismua be tamañuan mantenduta (pasau barik alegia). Emaitzia, millennialok zein gaurko umiak gustora ikusteko morokua.
187) Die Florence Foster Jenkins Story (2016). Gustuz eta errespetuz egindako dokumental dramatizaua; zentzu horretan "Superestar" gogoratu jestak. Fosterrekin gertatu zan fenomeno xelebrian alderdi gizatiarra nabarmentzen jok -alde erridikulo gaiztuan geldittu barik-, orduko gizartian erretratu politta eginda bide batez. Zeozer nabarmentzekotan, "tableaux vivant"en irudikapenak, "camp" estilo eta guzti.
188) The White Lotus (2025). Zinematografia bikaina izan arren, esango najeukek ekoizpen mota inprobisauak ez detsala mesederik egitten. Ezta tenporada bakotxan bilbia hasi eta amaittu bihar horrek be. Zeozelak esateko, etekin gehixago etara leikixon gidoiari. Azken tenporadia, gaiñera, luziegia egin jatak kontau bihar zanerako.
189) Jone, batzuetan (2025). Ondo dago, baiña etxata kontau desten bezain ona begittandu. Ulertzen juat, Bilboko jaixen inkondizionalendako balixo berezixa izatia, baiña beste guztiondako alderdi hori #meh . Aktore oso gaztiekin jardutiak gauza batzuk onak jittuk, eta bestetik txarrak, eta pelikulionek bixetatik jaukak. Argazkixa politta.
@anagalarraga1 @txikillana erabat ados, lan ederra da, sinesgarria, naturala... Ni asko hunkitu ninduen