Erakutsi berriagoak
leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

:txikilinux: #TxikiLinux 6-12 urte arteko ikasleentzat pentsatutako sistema eragile libre eta euskalduna da

🏫 Bilboko Miribilla auzoko Harrobia ikastolan sortu zuten

💻 ♻️ Bertan jaio zen baita software librearen erabilera eta ekipamendu informatikoen berrerabilera bultzatzeko @Elkartenet elkartea

Erakutsi haria
leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

Agur eta ohore, Graxi. ✊
“Ez da maitatzerik borrokatu gabe. Ez da borrokarik maitasunik gabe”. ❤️❤️❤️

leire alberdi (r)en bultzada

3️⃣Pausu Izarkom izateko!🌟

1.Gure webgunean sartu eta kide egiteko galdetegia bete.📝

2.50€-ko ekarpena kobraketa bakarrean edo urtebetean zatikatuta egin nahi duzun aukeratu.

3. Zerbitzuak aukeratu!📞📱🖥️

Interneta eta mugikor zerbitzuak kontsumitzeko beste modu bat badagoelako, herritarra, parte hartzailea eta gizarte ekonomia eraldatzailean oinarritua!

💫Zatoz Izarkomera!


leire alberdi (r)en bultzada

Hor dago nire liburua 🖤🖤 Bidaia zail eta hunkigarria izan da. Tene Mujika idazle debarrari buruzkoa da, baina ez hori bakarrik.
Azala Mireia Corominak egin du eta Tene Mujikak idazteko egiten zituen gida-lerroak dira.
Pozik eta urduri nago.

leire alberdi (r)en bultzada

Asteasu @uema -n sartu da. Plazako kafetegian zerbitzari erdalduna aurkitu du gaur gure txikienak:
- Bi ogi mesedez
- Como?
- Dos ogis
- Que?
- Dos ogis!
- No te entiendo
- A, dos panes!
Kotxera itzultzean, 11 urterekin halaxe esan dit: "Okindegian lan egin eta ogia zer den ez jakitea ere!"
Gora Euskararen Eguna eta hori guztia

leire alberdi (r)en bultzada

👋 Berria zara?

Euskal literatura eta irakurle taldeak gustuko badituzu (edo probatu nahi baduzu), jakizu fedibertsoan irakurle talde ireki bat daukagula: @elegose.

📖 Hilero liburu bat aukeratu, irakurri eta komentatzen dugu.

⁉️ Parte hartzeko ez da ezer berezirik egin behar:

#2022AbendurakoProposamenak traolan abenduan zer irakurri nahi duzun esan eta datorren astelehenean proposamen guztien artean abenduko irakurketa aukeratuko dugu.

📣 Lagunduko diguzue honen berri ematen @Euskaraldia?

leire alberdi (r)en bultzada

Pilotalekuko teilatuan plaka fotovoltaikoak jartzen hasi gara. 34kw ko instalazioarekin, udal eraikinei eta beharrizanik larriena duten 10 familiei emango diegu argindarra

leire alberdi (r)en bultzada

Elizako erlojua berritzeko lanei ekin diegu gaur! Kanpoko itxura ez da aldatuko, baina funtzionamendu elektronikoa izango du, zehatza eta programagarria. 7.003,52€ + BEZ izango da inbertsioa.

leire alberdi (r)en bultzada

Udaltzain bezala lan egiteko euskaraz jakitea eskatzea baztertzailea dela erabaki dute #euskara baztertzen mendeak daramatzatenek.

leire alberdi (r)en bultzada

Deban Trena hartu eta Estrasburgora trenez iristeko aukera izatea, luxua iruditzen zait.

leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

#gaurkohitza "ñapur" da:
1️⃣ adj. Litxarreriak jatea oso gogoko duena.
2️⃣ adj. Aziendaz mintzatuz, besteren lurretan sartzen dena.
3️⃣ adj. Besteren senar edo emaztea atsegin zaiona.
"Jaun hori besteen eremuetan sartzen baita ardi ñapurra bezala."
euskaljakintza.com/gaurkohitza

leire alberdi (r)en bultzada

Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek Espainiako presidenteak baino soldata handiagoa dute #datua

@GariGaraialde
Gaur?! Ta ni enteratu ez! Ai ene, non bizi ote naiz! 😳

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea