Erakutsi berriagoak
leire alberdi (r)en bultzada

Niri ere irristatzen zaizkit hizkiak eta behar ez luketen tokian jartzen ditut... baina apustu gaztelerazko testua zuzena dela.

leire alberdi (r)en bultzada

Ikusmena, irudiak eta ALT (ordezko testua). Informazio guztia guztiontzat izan dadin.

Sare sozial digitaletan irudiak erabiltzen dira maiz. Batzuetan testuaren osagarri gisa jartzen ditugu; beste zenbaitetan irudian dago informazio guztia.

Denok ez dugu ikusmen-maila bera, ordea. Batzuk itsuak dira edo ikusmen-urritasun handia dute. Idatzizkorako, testu-irakurgailuak erabil ditzakete. Irudietarako, ordea, norbaitek deskribatzea behar dute. Horretarako dago, hain zuzen, ALT funtzioa.
(1/2)

leire alberdi (r)en bultzada

Itzela! Herri oso bat martxan Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzeko.

#NazioaGara 🫰

leire alberdi (r)en bultzada

Gaur jaso dugu Durangoko San Agustin kultur gunean izan dugun erakusketa.
Aurretik, instituko ikasleekin bisita gidatua egin dugu.
Bihar Hernanin muntatuko dugu berriro, urtea amaitu arte.

leire alberdi (r)en bultzada

🎂 Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. sinatu duzue 'Gure aukera, sare libreak' atxikimendu kanpaina?
kaixo.mastodon.eus/atxikimendu

🙅 Bien bitartean "eXodoa" ematen ari da. Erabiltzaile asko badoaz X-tik, batzuk Fedibertsora datoz, beste asko Bluesky-ra

🤔 Nor dago Mastodon-en eta Bluesky-ren atzean? Nola finantzatzen dira sare sozial horiek?

🧵 ⛓️ Ohi bezala azalpenak hari edo kate batean 👇

leire alberdi (r)en bultzada

Zenbait mailatan euskara doan ikasteko Jaurlaritzak jarritako laguntzari esker bikoiztu egin dira matrikulazioak, egunotan jakin dugunez.

Hortaz, galdera da: zeren zain daude gure agintariak maila guztiak EH osoan guztiz doan jartzeko? Ez da diru kontua eta estrategikoa da.

Hemen gaiari buruzko aste honetako Argiako gai nagusia: Pausoak pauso, oraindik hankamotz, Onintza Iruretaren eskutik.

argia.eus/argia-astekaria/2894

leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

Alaba txikiaren lehen DNIa egitera joan nahiz eta funtzionarioari Bake Epaitegiko jaiotza ziurtagiria eman diodanean:

- ¡Ostras! ¡Si has traido todo en euskera! 😨

+ Si...😏

- ¿Y no lo tienes en castellano? 🙄

+ Pues no... 😎

- Vale, no importa, tardaré un poco mas

Baina ez da hala izan... 10 minutuan egina zeukan dena 🖕

#EgunekoPoxa

leire alberdi (r)en bultzada

Larrialdi klimatikoarekin gertatzen den bezala, larrialdi linguistikoaren aurrean ere epe laburrean neurri egokiak hartu ezean, atzeraldia etorriko da, hondamendia... @enpresabidea enpresabidea.eus/iritzia/larri

leire alberdi (r)en bultzada
leire alberdi (r)en bultzada

Ostiraletik aurrera #Bizkarsoro filma ikusteko aukera #Donostia.ko Principe antzokian. Uste dut lehenengo aukera dela sala komertzialetan ikusteko. Nik ez dut ikusi eta irrikitan nago ikusteko
sadecine.com/es/principe/bizka

leire alberdi (r)en bultzada

Errondogaian luxuzko 101 etxebizitza eraikitzea onartu du Eneko Goiaren gobernuak. Bakoitzak 120 metro koadro izango ditu.

Gainera, guztiak libreak izango dira. Legez dagozkion babes ofizialekoak, ordea, hiriko beste esparruetan egingo omen dira.

Ez dute esaten, baina egiten ari dira: aberatsak Donostiako marko inkonparablean; jende apala ghettoetan (Aduriz-Akular).
@irutxulo
aiete.net/2024/11/luxuzko-etxe

leire alberdi (r)en bultzada

#LuberriOS
Eskatu, instalatu

Hezkuntza zereginetan EHko erantzuna EHn erabiltzeko.

leire alberdi (r)en bultzada

Hariberria.
Hariberria.
Hariberria.
Donostian, Grosen.
Ikasi izena. Gorde tf-a agendan.

Jakin badagoela sexu-erasoren bat jasan dutenei arta integrala emango dien leku seguru bat. Zabalik 24/365.

Gutxien uste denean egokitzen da norbaiti lagundu beharra edo norberak laguntza behar izatea, eta askotan ez da jakiten zer egin, nora jo.

berria.eus/euskal-herria/sexu-

leire alberdi (r)en bultzada

Kaixo! Gaurtik aurrera Behatokiko informazio eta albisteen jarraipena Mastodon bidez ere egin dezakezue. mastodon.eus/@behatokia
👇

leire alberdi (r)en bultzada

Gaur bi pertsona ez hain adinekok eskatu didate laguntza ospitalean, eskuetan zuten agiriaren barra-kodea nola eskaneatu ezin ulertuta pantaila baten aurrean. Aurrekoan, adineko emakume batek osasun etxean. Ez zuen ulertzen ez nola hartu txanda pantailan medikuaren abizenean sakatuta, ez nola jakin ondoren zein mahai zegokion. Elkarrekin geratu ginen zain, eta administrari batek, adi, bere mahaira deitu zion berehala. Halako zenbat egunero, pantailak barrera bihurtuta.

leire alberdi (r)en bultzada

Ikasleek ez dute irakurtzen (orohar).
- Irakurketa plana
- literatura tailerra
- ipuin lehiaketa
-...
Hezkuntza sailari egokiagoa iruditzen zaio "multimedia gela/lab" bat jartzea liburutegia zegoen tokian.

Liburutegiak desmantelatzen ari dira eskola/institutuetan.

e! baina eredu eleanitza...bla bla bla.

Ni ere nerabe KAIKU bat izan nintzen, errepikatu nuen 2.BUP, baina irakurtzen zuen kaikua nintzen.

leire alberdi (r)en bultzada

-ko 6. saioa abian da: Igor Leturia Azkarate adimen artifizialaren argi ilunak euskara eta telekomunikazio burujabetzaren ikuspegitik lantzen.

!

@ileturia

leire alberdi (r)en bultzada

📹BIDEOA
"Arrakala: Mugikorren oinarrizko erabilera"

Eider Imaz, Izarkom lantaldeko kideak, mugikorraren oinarrizko erabilerarako gakoak ematen dizkigu:

peertube.eus/w/p/vUvcXUgxMBEkv


Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea