Nafarroan egun batzuk pasatu ondoren, pertzepzio arraro batekin bueltatu naiz: Bilbo inguran baino euskara gehiago entzun dudala. Leku gehienetan, nire alabarekin euskaraz hitz egiten entzuten zidatenean, nirekin euskaraz ere hasten ziren.
Eta ez zen Nafarroako iparraldea, Erriberri eta Tutera inguruan ibili naiz... Uste dut, izan daitekeela hain zuzen ere, dauden euskaldunek ahalik eta gehien egiten dutela. Ez dakit, baina polita izan da Nafarroako aurpegi hori ikustea...
Aspalditik irakurri nahi dudan (hainbatek esan didate bere lanik onena dela) liburu honi buruzko bi txorrada:
1. Erosita eta poltsan ondo gordeta neukan Josebarekin stand batean gurutzatu naizenean. Ez naiz sinadurak eskatzekoa, baina berea eskatzekotan egon naiz. Ordea, ez zait egokia iruditu: gustura zirudien, paseoan, kuxkuxean, hizketan... errespetu falta handia iruditu zait bere bakea izorratzea.
2. Minutu asko behar izan ditut portadako izotzaren barruan gorputz bat dagoela antzemateko.
Norbaitek al daki nor dagoen e-mail zerbitzu honen atzean?? Interesgarria iruritzen zait baina gustatuko litzaidake jakitea nor dagoen atzetik eta ia denboran mantenduko den (merezi duen email printzipal modura erabiltzea...)
ni.eus - Zure posta pribatua euskaraz
https://ni.eus/
Azkem finean, Chill Mafia taldearen lorpen handiena, musika urbanoaren esentzia euskal kulturarekin nahastea izan da...
Orain dela gutxi ikusi nuen elkarrizketa bat non, uste dut Kiliki Frexko, asaltzen zuen nola Estatu Batuetan, rapa hasi zen etxeetan zeukaten diskoak nahasten. Jazz, blues, soul... Diskoak gehienak.
Eta hona heltzean, musika estilo berdinak nahasten hasi ziren rapa egiten. Baina hemen dauzkagun diska zaharrak ez dira jazz edo blues estilokoak, hemen Ruper Ordorika, Tapia edo Eskorbuto daukagu, horiek dira gure klasikoak eta klasiko horiekin hasi ziren beraiek musika egiten...
Ikusgen hari naiz Chill Mafiakoei gaztelaniaz abesten duten repero oso ezagunekin lan egiten eta etorri zait burura lehenago euskeraz musika urbanoa egin duten beste guztiek ex dutela ainbeste bultzada euki.
Ezberdintasuna, nire ustez, orainarte abeslari gehienek musika amerikarra kopiatzen zuten euskaraz baina Chill Mafiakoek ez, beraiek jakin dute nola esentzia artu eta bere ingurugirora ekarri...
Hemen bakarrik euskeraz
Pixelaren langilea
Geimerra (ahal dudanean)
Beti eta askotan