Mastodonen Twitterreko txioen #crossposting mezurik ez baduzu jaso nahi, "RT @" iragazkia jarri dezakezue #feditrikimaikua
@agaraialde
Eta ez da errazagoa Mastodonen twitterreko txiorik nahi ez dugula esatea?Twitterreko yxioak ikusi nahiko bagenitu, twitterren egongo ginateke...
@atxamart @agaraialde neuk ez dut twit-mast zehar-postigna egiten, baina uste dut merezi duela malgutasuna erakustea trantsizioa egiten ari direnei. mastodonera jende gehiago erakartzeko bide bat izan daiteke. gerora neuk uste zubi-postinga desagertuko dela beraz
@josebagabilondo
Sentitzen dut, baina ez nago ados. Zehar-posting bidezko mezuei erantzutea belarriak eskuekin estalita dituen norbaitekin hitzegiten saiatzearen parekoa da %99ko kasuetan, eta niri errespetu falta bat iruditzen zait. Esperientziatik diot.
Bestalde, gehienetan twitterrera bideratzen zaituzten loturak dituzten mezuak dira, eta nik behintzat twitterrekin ez dut ezer jakin nahi.
@agaraialde
@josebagabilondo
Sarritan eztabaidatu da zehar-postingari buruz fedibertsoan eta orokorrean gaizki ikusia dago. Instantzia batzuetan galerazia ere bai.
@agaraialde
@atxamart
Horregatik, cp mezurik ikusi nahi ez baduzu, zuk ere badauzkazu baliabideak horretarako: erabiltzailea mututu edo/eta blokeatu, iragazkiak ezarri, etab...
@josebagabilondo