Mastodonen Twitterreko txioen mezurik ez baduzu jaso nahi, "RT @" iragazkia jarri dezakezue

@agaraialde
Eta ez da errazagoa Mastodonen twitterreko txiorik nahi ez dugula esatea?Twitterreko yxioak ikusi nahiko bagenitu, twitterren egongo ginateke...

@atxamart @agaraialde neuk ez dut twit-mast zehar-postigna egiten, baina uste dut merezi duela malgutasuna erakustea trantsizioa egiten ari direnei. mastodonera jende gehiago erakartzeko bide bat izan daiteke. gerora neuk uste zubi-postinga desagertuko dela beraz

@josebagabilondo
Sentitzen dut, baina ez nago ados. Zehar-posting bidezko mezuei erantzutea belarriak eskuekin estalita dituen norbaitekin hitzegiten saiatzearen parekoa da %99ko kasuetan, eta niri errespetu falta bat iruditzen zait. Esperientziatik diot.
Bestalde, gehienetan twitterrera bideratzen zaituzten loturak dituzten mezuak dira, eta nik behintzat twitterrekin ez dut ezer jakin nahi.
@agaraialde

Jarraitu

@josebagabilondo
Sarritan eztabaidatu da zehar-postingari buruz fedibertsoan eta orokorrean gaizki ikusia dago. Instantzia batzuetan galerazia ere bai.
@agaraialde

@atxamart
Zuk esan bezala, instantzia batzuetan debekatua dago baina beste batzuetan ez ordea. Horregatik, baliteke zure denbora lerroaren batean Twitterreko mezuak ikustea. Hori gertatzea nahi ez baduzu, iragazkia jarri dezakezu eta horrela ez dituzu mezu horiek ikusiko.
Neri cp-a bezain kargantea egiten zait beti cp-aren aurka marmarka ari den jendea.
Bere instantziak ez badu debekatzen erabiltzaile batek eskubidea dauka cp-a egiteko nahiz eta gehienoi ez gustatu.
@josebagabilondo

@atxamart
Horregatik, cp mezurik ikusi nahi ez baduzu, zuk ere badauzkazu baliabideak horretarako: erabiltzailea mututu edo/eta blokeatu, iragazkiak ezarri, etab...
@josebagabilondo

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea