"HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak" liburua
(http://www.ueu.eus/denda/ikusi/html5_lengoaia_eta_javascript_apiak) iaz (2021ean) argitaratu zen eta geroztik ez du publizitate handirik jaso.
Normala da, liburu teknikoekin askotan gertatzen den legez, hasieran mugimendua
dute baina denbora pasa ahala beraien momentua galdu eta alboratzen joaten dira, desagertzen.
Liburuan azaltzen dena, berriz, Informatikan puri-purian dagoen gai bat da. Ikasleek, informatikariek
eta orokorrean garatzaileek beraien webguneak sortzeko behar dituzten ezagutzak dira, eta euskaraz.
Horra hor paradoxa, jendeak behar duen zerbait paperezko liburuan giltzapean uzten dugu, hil arte gero.
Saiatu behar gara beste bizitasun bat ematen era honetako liburu teknikoei.
Arazoa ez da berria, eta ez da euskal kulturan gertatzen soilik. Azken bolada honetan Open Educational Resources (OER)
https://www.oercommons.org/hubs/open-textbooks
izeneko ekimenaren barruan liburu tekniko asko online eta modu irekian argitaratzen ari dira (paperezko bertsioarekin batera) arazo hori ekiditzeko.
Estrategia horren abantaila nagusiak asko dira, besteak beste:
* Edukiak auzolanean, modu kolaboratiboan, eguneratuta mantentzen dira. Irakurleek akatsen zuzenketak, eduki eta ariketa berriak proposatzen dituzte.
* Komunitatea sortzen da liburuaren gainean (eta horrek liburua paperean gehiago erostea ere dakar)
* Ikasleek/irakasleek liburua beraien eskoletan berrerabili dezakete modu errazean
* Argitaletxearen izena ezaguna egiten da. Liburuak publizitatea jasotzen du
* Hiltzen zegoen liburu tekniko bat bizirik dirau, berpizten da
Hori dela eta, eta UEUrekin @ueu_orokorra adostu ondoren, "HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak" liburuaren edukiak online eta modu irekian argitaratzea erabaki dugu.
Ea ekimen honi denon artean bultzada bat ematen diogun!
Liburuaren edukia LaTeX-en (eta PDFa bera) hemengo estekan aurkituko duzu:
Tapiak aitortu du Zubietako erraustegiak ez dituela betetzen Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak eta jakinarazi du URAk zigor espedientea zabaldu diola GHKri Arkaitzerrekako kutsaduraregatik. https://www.berria.eus/albisteak/221093/tapiak-aitortu-du-zubietako-erraustegiak-ez-dituela-betetzen-ingurumen-baimen-bateratuak-eskatzen-dituen-baldintzak.htm
@abaraska
Arraroa egiten zait Fedilab-ek horren harrera txikia izatea, aplikazio oso ona da.
Nik gure instantziko lerro lokala irakurtzeaz gain mastodon.eus-en lerro publikoa jarraitzeko erabiltzen dut.
#fedibertsoaren gauza kuriosoak:
#RaspberryPi-k bere #mastodon instantzia propioa dauka: raspberrypi.social eta bertan dago Raspberry Pi-ren kontu ofiziala: @Raspberry_Pi.
Hala ere, instantzia horretako denbora-lerro lokala ez zaio oso erakargarria egingo adierazitako erabiltzaileari, bera bakarrik bait dago instantzia horretan... 🤣 🤣
#JamaikaIkustekoJaioak
@Izenbe Oinaren luzera dela uste dut... 😜😜🤣🤣🤣
Zubietako erraustegiak dioxinak eta beste pozoiak isurtzen ditu, ToxicoWatch-ek eta GHKren agiriek erakutsi dutenez https://www.argia.eus/albistea/zubietako-erraustegiak-dioxinak-eta-beste-pozoiak-isurtzen-ditu-toxicowatch-ek-eta-ghkren-agiriek-erakutsi-dutenez
Albiste honetan nahiko datu gogorrak daude Zubietako erraustegia sortzen ari den kutsaduraz, bai Europa mailako ToxikoWhatch elkarte independentearen txostenetan, bai GHK-k eta erraustegiak berak dituzten azterlanetan.
Mastodon ez da Twitter (lehena, finantziazioa) https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/2022/11/19/mastodon-ez-da-twitter-finantziazioa/
@GariGaraialde
Bai, oso puntu gutxiko aldearekin. Badakizu txirrindulariak nola joaten diren bestearen atzean 'rebufoan' haizea kentzeko eta azken unean pedal kolpea emateko? Ba hori...
@agaraialde @SnOiD_JaUnA ados Asierrekin. Mastodon softwarea ActivityPub protokoloa darabilenetako bat da, beste askorekin batera. Irudian gutxi batzuk baino ez dira agertzen!
Denak denekin komunikatzen dira (ez daude isolatuta), ekosistema aberats eta zabal bat osatuz. Horri #Fedibertsoa deitu ohi zaio.
@porru eta biok hori azaltzen saiatu ginen igaz Durangoko Azokan:
https://peertube.eus/w/92rRT4cJkWB3P4KxpyjQ45
@atxamart
Aste honetan ez noski, atzo ahaztu nindualako. Aurreko asteetakoak begiratu hitzak., ia 200 puntu ateratzen dizkiat denboraldian...
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!