@Mendilarre
Kontutan eduki instantzia horietako jendea jarraitzen hasten bazara, zu jarraitzen zaituztenen lerro federatuan azalduko direla eta zure jarraitzaileek zuretzat interesgarriak diren jende horien mezuak irakurriko dituztela, haiei ere jendea 'interesgarria' ikustaraziz
@AmaiAsto @txikillana
@Mendilarre
Beste bide bat instantziak bilatzea da. Instantzia bakoitzak interes, helburu edo gai konkretuak jorratzen dituenez, begiratu interesgarri ikusten duzun jendea zein instantzitan dagoen. Zuretzat interesgarria izan daiteken instantzia bat aurkitzen baduzu, emaiozu bistadizo bat instantzia horren lerro publikoari, horrek jende interesgarria topatzen lagunduko dizu.
@Mendilarre
'Bilbotik' haratago jendea ezagutzeko lerro hori (federatua) irakurri. Bertan zure 'kuadrillakoek' jarraitzen dituzten jendearen mezuak azaltzen direnez, beste instantzietako baina zure interesekoak izan daitezkeen mezuak azaltzen bait dira (zuk jarraitzen duzun jendeak jarraitzen dituenak direnez, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen mezuak direla suposatzen da).
(r)en bultzada
Mastodonen berariazko aplikazioa kendu eta Tusky jarri dut, eta hara, orain hobeto (ez erabat) ulertzen dut dena...
💡💡💡
Gutxi gorabehera:
🏠 hasiera: kuadrillako bazkaria (lagunak)
🫂 lokala: herriko pintxopotea (zure lagun eta ezagunak eta zure lagunen lagun eta ezagunak; lagunak egiteko aukera)
🌍 federatua: Bilboko jaiak (itzelezko morokila, zure herritik kanpokoak ezagutzeko aukera)
Ikertzen jarraituko dut...
@zital
Tipularekin edo gabe? 😜😁😁
(r)en bultzada
Rozalén - Xalbadorren Heriotza
📺 https://www.youtube.com/watch?v=HMOT7bEFC64
Abesti ederra, baina Rozalén horrelaxe euskaraz entzutea oraindik ederragoa 👏
Bai, printzipioz hori da funtzioa. Aspaldi, gure instantzia martxan jartzeko trasteatzen nenbilela, sor zitezkeen mastodon zerbitzari euskaldunentzat relay bat martxan jartzea pentsatu nuen baina azkenean asmo hutsean geratu zen.
Behar bada berriz jarri beharko genuke martxan ideia
(r)en bultzada
(r)en bultzada
(r)en bultzada
Komunitatea, energia kontsumoa murrizteko akuilu https://www.argia.eus/argia-astekaria/2798/errekaleorreko-aztarna-energetikoa
https://mastodon.jalgi.eus instantzia aipatzen ez bada ere,
Twitterretik at bada biderik https://www.berria.eus/paperekoa/1859/028/001/2022-11-10/twitterretik-at-bada-biderik.htm
Oinarrizko Mastodon pilulak txiolari euskaldunarentzat
Gaur internet libreago baten alde borrokatu zuen #AaronSwartz-en urtebetetzea izango litzateke, inperialismoaren garrek erahil izan ez balute.
Hona berari buruzko bideo dokumentala:
https://vidcommons.org/w/9952af68-0b30-4ea0-81ac-a26444541331
(r)en bultzada
(r)en bultzada
Hau da gertatzen dena Internet konexioa operadore transnazionalen oligopolioaren esku uzten bada eta ez bada telekomunikazio eredua aldatzen, beraien baldintzetara makurtu beharrean aurkitzen garela. #BesteIntetnetBatPosibleDa
(r)en bultzada
🌏 Introducing https://mapstodon.space, a new Mastodon instance for the mapping & geospatial community 🚀
Mapstodon is intended to be a gathering space for GIS, mapping, geospatial & cartography professionals and enthusiasts, regardless of the tools you use. Ask questions. Share your maps. And above all: enjoy the @qgis emoji
👀
(r)en bultzada
Mastodon.social-ek ez du izen emate berririk onartzen (egunak daramatza hain motel erabiltzea ezinezkoa zela) eta Pixelfed.social erorita dago.
Teknikoki gai gara zerbitzu bat zerbitzari desberdinen artean eskaintzeko, baina oraindik arazoak ditugu ezaugarri hori erabiltzaileei ulertarazteko eta uste dut administratzaileek ere sena erabili beharko luketela puntu honetaraino iritsi baino lehen erabiltzaileak beste zerbitzarietara bideratzeko.
Deszentralizatua izaten jarraitzen al du zerbitzu batek zerbitzari batek 250.000 erabiltzaile eta beste batek 25 baditu?
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!