ia txo @admin eta beste danok.
ETB-tik esan dostie ia baten bat animeten badan twitterreri buruz berbetan, elon musk, kaleraketak eta abar, bide batez MASTODONEN publizidadie sartutie ondo ongo lekide 😂😂😂
iñor animeten badan, esaistezuie
Astea nahiko txukun neraman #EguneanBehinen baina atzo horren berandu eta nekaturik iritsi nintzen etxera eguneko partida jokatzea ahztu zitzaidala. 😴
Beti gertatzen da zeozer, redioooxxx!!!... 😡
@AmaiAsto 🤣 🤣 🤣
@AmaiAsto Ordenak kreatibitatea erahiltzen du 😜
Ongi etorri @janabanana
Inor ez jarraitzeko ohitura dut Mastodonen. Denbora-lerro lokalak begiratzen ditut, horrela instantziako guztiak jarraituko banitu bezala da.
Mastodon.eus kontua daukadanez, "jalgi" instantziaren denbora-lerroa ere eskuragarri jarri dut mugikorrean, Fedilab aplikazioa erabiliz.
Twitterretik etorri berria bazara eta Mastodon app ofiziala badarabilzu, agian ez duzu ulertu. Saiatu instalatzen Fedilab edo Tusky. Denbora-lerro lokala, federatua... zer diren ikusi eta gozatuko duzu 👌
@larretxea
Euskal instantzien hastapenetan eztabaida/aukeraketa bat izan genuen toot edo orroaren artean eta toot gailendu zen eta hori erabiltzen hasi ginen (nahiz eta neri orroa gehiago atsegin)
@Makilipurdi
Eta ez ahaztu Google (edo Alphabet)!!... Eutsi Elontxu, erosi itzazu guzti hauek... Zuk ahal duzu!!... 💪💪😜
@SnOiD_JaUnA
Edo MastodonHerria? 😜
Dena den, txantxak alde batera utzita, ez da zuzena sare hau #Mastodon izenera soilik mugatzea, fedibertsoko edozein aplikaziotik irakurri eta jarraitu bat daiteke, adib: Pleroma, Pixelfed, Lemmy, Peertube... Hortaz, egokiago litzateke sare edo 'unibertso' osoa izendatzea: #Fedibertsoa
Kaixo Euskal fedibertsoa!
#Mastodon ez da Twitterren alternatiba edo ordezko bat, sare sozialetan #burujabetza-ren aldeko eta eraldaketarako hautu bat da.
Gazteleraz bada ere, mastodoni buruzko artikulu interesgarria:
Mastodon: Guía de soberanía digital para charlar con tus vecinas
Hori begibistan utzi dute txori urdinaren enpresari buruz azken egunotan entzun ditugun berriek ere, asko langileekin loturik: hainbat lagile kexaka, edo lana utzi dutela, edo bota dituztela. Bapatean "twitter" bezalako gaza abstraktu batek aurpegiak ditu, pertsonak, langileak, esplotazio harremanak... Sare digitala abstraktutik materialera eraman behar dugu. Kableak, zerbitzariak, langileak, inbersoreak... eta mastodonen kasuan, garatzaile profesionalak, bolondresak, kolektiboak, militanteak...
@aisaivia
Fedilab ere euskaraz jar daiteke
@birasuegi
Zoritxarrez EHn alderdi ez-ezkertiar edo/eta burujabetzaren aurkakoak bozkatzen ditugu gehiengo bezala eta alderdi ezkertiar eta burujabetzaren aldekoek orokorrean ez diete beharko lukeen garrantzia ematen 'bigarren mailako' burujabetza material hauei. Era horrela dakigu...
Frantziako asanblada nazional eta hezkuntza ministro ez bereziki ezkerrekoek, hezkuntzaren digitalizazio kontuetan kristo guztia ezkerretik eta burujabeki aurreratzen dutenean.
#hezkuntza #digitalizazioa #burujabetzaK
Irakurri [fr] 👇
https://questions.assemblee-nationale.fr/q16/16-971QE.htm
@kote500
Ongi etorri!
Hau Twitter bezalakoa dela esan dizunari (behin baino gehiagotan irakurri dut dagoeneko), esaiozu, mesedez, hau ez dela Twitter bezalakoa.
Ezta antzik ere.
Hemen hitz egiten dugu, elkarri entzuten diogu eta, bai, eztabaidatzen dugu, baina ez gara eskolako patioko matoiak.
Eta neurriak hartzen ditugu komunitatea zaintzeko, beti horrela segi dezan.
@admin
Uala!!... Urrian izan zela pentsatzen nuen...
Gezurra dirudi batak bestearen berririk izan gabe, bi euskal instantzia abiatzen geundela aldi berean... #KasualitateakEdo#Kausalitateak
@GariGaraialde @aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @kudea @argia
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!