Tapiak aitortu du Zubietako erraustegiak ez dituela betetzen Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak eta jakinarazi du URAk zigor espedientea zabaldu diola GHKri Arkaitzerrekako kutsaduraregatik. https://www.berria.eus/albisteak/221093/tapiak-aitortu-du-zubietako-erraustegiak-ez-dituela-betetzen-ingurumen-baimen-bateratuak-eskatzen-dituen-baldintzak.htm
@abaraska
Arraroa egiten zait Fedilab-ek horren harrera txikia izatea, aplikazio oso ona da.
Nik gure instantziko lerro lokala irakurtzeaz gain mastodon.eus-en lerro publikoa jarraitzeko erabiltzen dut.
#fedibertsoaren gauza kuriosoak:
#RaspberryPi-k bere #mastodon instantzia propioa dauka: raspberrypi.social eta bertan dago Raspberry Pi-ren kontu ofiziala: @Raspberry_Pi.
Hala ere, instantzia horretako denbora-lerro lokala ez zaio oso erakargarria egingo adierazitako erabiltzaileari, bera bakarrik bait dago instantzia horretan... 🤣 🤣
#JamaikaIkustekoJaioak
@Izenbe Oinaren luzera dela uste dut... 😜😜🤣🤣🤣
Zubietako erraustegiak dioxinak eta beste pozoiak isurtzen ditu, ToxicoWatch-ek eta GHKren agiriek erakutsi dutenez https://www.argia.eus/albistea/zubietako-erraustegiak-dioxinak-eta-beste-pozoiak-isurtzen-ditu-toxicowatch-ek-eta-ghkren-agiriek-erakutsi-dutenez
Albiste honetan nahiko datu gogorrak daude Zubietako erraustegia sortzen ari den kutsaduraz, bai Europa mailako ToxikoWhatch elkarte independentearen txostenetan, bai GHK-k eta erraustegiak berak dituzten azterlanetan.
Mastodon ez da Twitter (lehena, finantziazioa) https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/2022/11/19/mastodon-ez-da-twitter-finantziazioa/
@GariGaraialde
Bai, oso puntu gutxiko aldearekin. Badakizu txirrindulariak nola joaten diren bestearen atzean 'rebufoan' haizea kentzeko eta azken unean pedal kolpea emateko? Ba hori...
@agaraialde @SnOiD_JaUnA ados Asierrekin. Mastodon softwarea ActivityPub protokoloa darabilenetako bat da, beste askorekin batera. Irudian gutxi batzuk baino ez dira agertzen!
Denak denekin komunikatzen dira (ez daude isolatuta), ekosistema aberats eta zabal bat osatuz. Horri #Fedibertsoa deitu ohi zaio.
@porru eta biok hori azaltzen saiatu ginen igaz Durangoko Azokan:
https://peertube.eus/w/92rRT4cJkWB3P4KxpyjQ45
@atxamart
Aste honetan ez noski, atzo ahaztu nindualako. Aurreko asteetakoak begiratu hitzak., ia 200 puntu ateratzen dizkiat denboraldian...
@arkkuso
Talderen batean norbaitekin pike sano (edo ez horren sano) bat baduzu, errazago gogoratzen zara... 😜
... baina badira bizitza osoan borrokatzen dirautenak, horiek dira ordezkaezinak!