@aldakur Ez daude. Horregatik ez dut gustuko Mastodonen app ofiziala. @Gargron ek aitzaki moduan esaten du denbora-lerro lokal eta federatua erakustean zuk ikusi nahi ez dituzun tootak agertu ahal zaizkizula (denbora-lerro hauek kontrolaezinak direla) eta horregatik Mastodonen app ofiziala Google Play eta Apple Store-tik bota dezaketela, eta horregatik ez dituela denbora-lerro lokal eta federatua jarri... Baina aitzaki hutsa da, arazorik gabe bait daude Google Play-n Tusky eta FediLab app-ak...
https://mstdn.social/@feditips/108171048850894540
Toot honen erantzunetan dago eztabaida, eta @Gargron ek hor aipatzen du baneoaren arriskuarena...
@aldakur Hala da, bai. Niri ere asko gustatu zitzaidan app ofizialaren itxura, baina denbora-lerro lokal eta federatua agertzen ez zirela ikusita berriro FediLab-era bueltatu nintzen...
@atxamart Ni Tuskyrekin nabil. Probatu duzu?
@aldakur Bai, mastodoneko app gehienak frogatu ditut, FediLab, Tusky, Husky, MouseApp... eta orain gustoren FediLab-ekin nabil, gehienbat beste instantzien denbora-lerro lokala irakurtzeko aukera ematen duelako. FediLab-en ahulgunea, push notifikazioak jasotzeko hirugarrenen aplikazioak erabili behar dituzula da, baina push motako notifikzioak jasotzea (orokorrean) gero eta gutxiago gustatzen zaidanez, ba ez dit asko axola ere...
@atxamart @aldakur Gargronek iritziz aldatu eta, taldeak egon bitartean behintzat, aplikazio ofizialetan denbora-lerro lokala gehitzeko asmoa duela dirudi:
"While we have decided against including the local timeline in our apps initially, understanding that this feature is important for many community servers on Mastodon in the absence of still theoretical and not yet proven groups, we will be adding it to the explore tab."
https://blog.joinmastodon.org/2022/04/official-apps-now-available-for-ios-and-android/
Badakit web bertsioan hor jarraituko dutela (momentuz behintzat), baina zergatik denbora-lerro horiek app-ean jarraitzeko aukera kendu, jakinik geroz eta ohitura handiagoa dugula sare sozialetako interaktuazioak mugikorraren bidez egiteko? @Gargron en beste jauntxokeria bat gehiago iruditzen zait. Egunetik egunera zentzu gehiago hartzen diet #Ecko bezalako fork-ei.