Galderatxo bat hemendik zabiltzatenoi.
Kablerik gabeko xurgatzaile bat erosi nahi dugu, amak eskatuta opari bezala.
#Dyson da marka famatuena, baina besteekin konparaturik garestiagoa.
Norbaitek ba al du eskarmenturik #Dyson edo horrelako xurgatzaileekin? Merezi du #Dyson erosteak edo besteak ere antzeko dira? Gomendiorik?
(Amak txakurra du)
Esker mila #Fedibertsoa!

@izarobasurko hepa! Guk ere badugu txakurra, ile luzekoa, eta Cecotec markakoa erosi nuen, animalia-ileak jasotzeko trepetak dituena. Gustura, potentzia aldetik-eta niretzat nahikoa, eta ondo/erraz garbitzen dira piezak. Alde txarra (nik daukadan modeloak behintzat): pieza batzuk desmuntatzeko eta besoa askatzeko-eta, indar handi samarra egin behar da. Zuen amak adintxoa izango duenez, kosta egingo zaio igual.

Jarraitu

@trikutik @izarobasurko

Iep!
Ba nik harigabeko hiru xurgagailu erosi nituen potentzia faltaz gogaituta (eta ez dut maskotarik), eta azkenean kableduna erosi behar izan nuen, harigabekoak lurreko ogi papurrak jasotzeko gai ere ez zirelako. Hori bai, ez nuen ez ezta markakorik erosi....

Orduz geroztik beti kableduna.

@atxamart @trikutik Statler jauna, eta ze markakoak ziren potentzia gutxikoak,?
Ze potentzia da gomendagarria?

@izarobasurko @trikutik

Buf, duela 12 bat urteko gauza izango da. Bat Rowenta zen, bestea Bosch, baina hirugarrena ez dut gogoan. MediaMarkten erosi nituen eta azkenean bertako saltzaileak esan zidan potentzia nahi banuen kabledun bat erosteko. Oraindik badudan AEG bat erosi nuen eta aldea nabaria izan zen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea