@izarobasurko hepa! Guk ere badugu txakurra, ile luzekoa, eta Cecotec markakoa erosi nuen, animalia-ileak jasotzeko trepetak dituena. Gustura, potentzia aldetik-eta niretzat nahikoa, eta ondo/erraz garbitzen dira piezak. Alde txarra (nik daukadan modeloak behintzat): pieza batzuk desmuntatzeko eta besoa askatzeko-eta, indar handi samarra egin behar da. Zuen amak adintxoa izango duenez, kosta egingo zaio igual.
Iep!
Ba nik harigabeko hiru xurgagailu erosi nituen potentzia faltaz gogaituta (eta ez dut maskotarik), eta azkenean kableduna erosi behar izan nuen, harigabekoak lurreko ogi papurrak jasotzeko gai ere ez zirelako. Hori bai, ez nuen ez #Dyson ezta #Cecotec markakorik erosi....
Orduz geroztik beti kableduna.
Buf, duela 12 bat urteko gauza izango da. Bat Rowenta zen, bestea Bosch, baina hirugarrena ez dut gogoan. MediaMarkten erosi nituen eta azkenean bertako saltzaileak esan zidan potentzia nahi banuen kabledun bat erosteko. Oraindik badudan AEG bat erosi nuen eta aldea nabaria izan zen.
@atxamart @izarobasurko @trikutik guk ere #Cecotec daukagu eta gustora.