Erakutsi berriagoak
Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

Ze ona!
Poliziak arrantzale senegaldarrari:
-Qué haces ahí?
-Ni biharrin na.

@GariGaraialde Nik behin Itziarko restopean kutxan kobratzen zegoen hegoamerikar bati gazteleraz egin eta berak euskaraz erantzun... Ostia, hau lotsa nerea. Ez hori bakarrik, ondoren dendan lanean zegoen gizon beltz bat eta hegoamerikarra elkarren artean hizketan hasi ziren... eta euskaraz biak!!! Han zegoen ergel bakarra ni nintzenaren sentsazioarekin irten nintzen...

@galaipa Niri ere ez zaizkit behinere iritsi, baina nik berez jakinarazpen guztiak isilduta izaten ditudanez ez naiz konturatzen...

@txikillana
Anaiei unfollow egiten badiet alimaleko familia krisia sortu dezaket... 😃😃
@galaipa @agaraialde @GariGaraialde

Zer dago baimenduta EHn COVIDaren aurkako neurrien arabera.
Oharra: Akitania Berria jartzen duen lekuan Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoa irakurri eta Euskadi jartzen duenean Gipuzkoa, Bizakia eta Araba irakurri...

Statler jauna :ardilatxbeltza: (r)en bultzada

@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus @txopi
Eta musukoa jantzita ezer berezirik sentitzen ez dugunontzat zer proposatzen duzu? Klase egunetan zortzi orduz baino gehiagoz izaten dut jantzita, eta sentitzen dudan gauza bakarra belarritako mina da.

Horrek esan nahi du kaltegarriak ez direnik? Ba ez, noski ezetz. Nahikoa ez den bezala zu ondoezik sentitzea kaltegarriak direla esateko.

Beraz, bai, adituek esan behar digute zer den ona eta zer ez. Horretarako trebatu dira, eta hori da beraien lana.

@galaipa
Ostia! Fedilab erabiltzen dut bai, baina egia esateko iragazkiei ez nien kasu handiegirik egin... Milesker, txo!
@agaraialde @GariGaraialde

Herra diet Mastodonen twitterreko mezuekin crosspostinga egiten dutenei. Tartean nere anaiak @agaraialde eta @GariGaraialde Aski dela, joder! Twitterreko mezuak irakurri nahiko banitu bertan geratuko nintzatekeela!!

"Independentziatik gertuago gaude, baina oraindik urrun"

Euskal matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak (Txalaparta) lana kaleratu berri du Andoni Olariaga Azkarate Iratzar fundazioko kideak. ‘Koaderno’ mamitsu baina irakurterraz hori

argia.eus/argia-astekaria/2707

@GariGaraialde Horregatik esan dut hasieran nik ez nuela argi elgarretaratzea poliziaren karga salatzeko egin ote zen. Badakit hor zegoen asko polizen jazarpena salatzeko egin diren beste elgarretaratzetan ere egon direla, baina beste asko ez, eta alde batetik tristura sortzen dit batzuk "parranda egiteko eskubidearengatik" mugitzen direla soilik, baina beste aldetik pentsatzen dut horrengatik bada ere gutxienez mugitu egiten direla...

@mikelgs
Hondarribian ere erabiltzen da. Baita plurala adierazteko nauzki ere. Dit=Nau. Dizkit=Nauzki
@bekereke

@GariGaraialde
Poliziaren karga salatzeko egin zuten elkarretaratzea... edo poliziak parranda egiteko aukera galerazten zielako? Nik ez dut horren argi. Poliziaren basakeria askoz gehiagotan ere eman da eta ez ditut bestetan hori salatzeko protestan ikusi...

Asteburuetan baserrira igo eta txakurrekin mendibuelta bat ematea gogo eta gorputzarentzat sendagai hutsa da.

@txikillana @ileturia
Edo Ehun Kilo izan zen lehena eta gomikia bigarren alea? Bo, ja ez naiz gogoratzen...

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea