@GariGaraialde
Oraingo gazteek ez dakite Galbandu-style hori Andoni Delirumsek aspaldi jarri zuela modan... 😂 😂
Danborjolea falta zaie (literalki) 😁 😜
Hau berri oso ona da, Jaizkibelek jasan izan ditu suteak (bereziki 80. eta 90. hamarkada hasieran). Azkeneko hamarkadetan gaztain, ametz, urki, lizar basoa berreskuratzen hari da, eukalipto sail hauek tokiz kanpo zeuden. Eta azkenik tokitik kenduko dituzte, oso pozik nago!!!
Umetan (80. hamarkada) etzuten nuen garai batean Donibane-Hondarribi 🐿️ek lurra ukitu gabe egin zezakeela, ezin nuen sinetsi. Ba urte batzuek beranduago, errealitate hori bueltan da zorionez.
@AVU_Osoro
Nik oraindik gogoan iltzatuta ditut urtero-urtero udaran Jaizkibel sutan zeudeneko irudiak. Gauez su-lerro luzeek sumendi baten laba bideen itxura zutela iruditzen zitzaidan...
@Asierpagoaga
Guk Izarkomen phplist erabiltzen dugu. Hori bai, zerbitzari batean instalatu behar duzu...
@Talaioskoop
Publiko-komunitarioaren kontzeptua zergatik azaltzen da soilik hezkuntzan? Zergatik ez du inork osasungintzara eramaten, adibidez?
Itunpeko ikastetxeak legitimatzeko saiakerara mugatzen da, ala proposamen integral bat daukate? Hala bada, ez ote da egokiagoa prekarizatu eta azpikontratatutako sektoreetarako proposatzea eredu hori? Ziur naiz sanoagoa eta eraikitzaileagoa litzatekeela planteamendu hori, hezkuntza sistemarekin daukagun gatazka alde batera utzita.
Nik Basabürüa saskia eskatuta daukat, baina pena bat da hegoaldean zein gutxi zabaltzen diren iparraldeko ekimenak...
@galaipa
Instalakuntzaren arazo bat zela iruditzen zait, ze gero aplikazioa bera behin eta berriz blokeatzen zitzaidan... Berrinstalatu egin dut eta orain ongi dabilkit. Mastodon.eus eko denbora-lerro lokala ere ikusten dut orain! 💪🏻💪🏻
@agaraialde @txerren
HERRA. Gainazalean dena bare dagoela dirudi baina hondoan guztia kiskaltzen ari da. Nire seinalera, jaregin infernua!