(r)en bultzada
Aupa @ekaitz_zarraga
Bi konexio mota eskaintzen ditugu:
1. Ohikoa: 300 Mb/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Printzipioz CG-NAT barruan ematen da, baina ez dago arazorik CG-NATetik ateratzeko eta nahi izanez gero bideragailua bridgeatzeko ere ( @zital ek duen moduan). IP estatikoa ere jarri dakioke (prezio gehigarriarekin).
2. Aurreratua: 100 Mb/s, 300 MB/s, 600 Mb/s eta 1 Gb/s.ko abiaduretan. Latentzia oso txikia, IP estatikoa eta Mikrotik bideragailu erabat konfiguragarriarekin.
@erralin
iPhone bat izanez gero ezin zarela komunista izan bezalako diskurtsoekin gabiltza oraindik? Benetan??!!
(r)en bultzada
(r)en bultzada
Kooperatiben elkartasunaren mitoak desparekotasuna ostentzen du.
Laboral Kutxan kontratupeko bezala bizi izan nituen 3 urteak ongi deskribatzen ditu.
Eskerrak azken urteotan kooperatibismoan benetan sinisten dutenek @Olatukoop mugimendua sortu duten.
(r)en bultzada
Etxepare lizeoko IKASLE KOOPERATIBAK proiektua mastodon instantzia bat prestatzen ari da lizeotarren plaza numeriko segurua izan dadin.
Instantziari ukitu berezia emateko asmoarekin, eta AA lagun gure gai propioa ere sortu dugu.
Gai hori edonork erabil dezan CODEBERGen kontua ireki eta "Mastodon_Etxepare_gaia" gordailua sortu dugu.
👉 https://codeberg.org/ederto87/Mastodon_Etxepare_gaia
Erantsitako argazkian gaiak proposatzen duen interfazea ikusi ahal izango duzue.
@Malmai Ezta inondik ere. Venezuelak ez du horrelako mikroprozesadoreak ekoizteko teknologiarik, ezta urrundik ere.
Ulertzen ez dudana da zergatik ateratzen den horrelako pailazokeriak esaten. Ze nezesidade...
Alde batetik, Venezuelak ez du horrelako mikroprozesadoreak ekoitzeko teknologiarik, eta bestetik Nvidiaren mikroprozesadoreak ekoizteko Nvidiaren lizentzia beharko luke, eta egoera geopolitikoa dagoen bezela egonda, Nvidiak ez dio Venezuelari horretarako lizentziarik emango.
Barrergarriena (penagarriena ez esatearren) albistea emateko duela 35 bat urteko Appleren plaka bat eusten agertu zela Maduro.
Txiste bat.
(r)en bultzada
Musikariak Palestinarekin kolektiboak Instagramen zabaldutako web aplikazioa, Spotify-tik alde egin zuten euskal taldeen musika entzuteko: https://musikariak.eus/
Venezuelako herriak AEBen inperialismoaren aurka daraman borrokak miresmena besterik ez du merezi eta erabat babesten dut AEBen aurrean duen irmotasuna... baina noizean behin Madurok botatzen dituen pailazokeriek borroka hori txantxa baten pare uzten dute.
Marinaledak El Humosoren kudeaketa publikoa mantentzea lortu du.
Zorionak Marinaleda!
Nereak ez Mafaldarekin zerikusirik, baina ostiral askotan "Mantalak etxera!, mantalak etxera!" oihukatzen dut oraindik lanetik irtetean...
Eskolaurreko bigarren mailan hartutako ohitura. 😂😂
@txantxibiri
Zaindu zure burua.
Nire esaldia beti izan da "Atseden hartu? Pinuzko kutxan hartuko dugu atseden" erdi brometan edo... Baina izan dira uneak osasuna mugaraino eraman dudana. Gauzak lasaixeago hartu behar omen dira. Teoria badakit baina...
(r)en bultzada
(r)en bultzada
Meloi berri bat irekiko dugu Izarkom eskolako 4.saioan: "Pantailen inpaktua haur eta gazteengan". Mirene Beriain pediatra eta altxaburuako kidea gonbidatu dugu honi buruz mintzatzeko:
🗓️ Abenduak 17
🕛 19:00
➡️ https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/pantailen-eragina-haur-eta-gazteengan/
#izarkomeskola #AdiSeinaleari #mugikorra #pantailak #Altxaburua #telekomunikazioburujabetza
(r)en bultzada
Hasi dira #ForumSubiranista k antolaturiko #7EskolaSubiranista ren 2. eguneko saioak.
Lehenik mahingurua "50 urte Franco hil zela. Eragina eta ondorioak estatuan eta Europan"
(r)en bultzada
Hezkuntza eta teknologia: oreka bilatzen ✍️📚
Izarkom kooperatibak #Altxaburua eta #Argia-rekin lankidetzan, aditu-talde baten txostena gida praktiko bilakatu du, hezkuntza digitalean hausnartzen laguntzeko.
iKUSI EDO DESKARGATU GIDA HEMEN: https://www.izarkom.eus/doitu-gida/
GIDAREN AURKEZPENA: Abenduak 5 11:00etan Talaia DA!
#Hezkuntza #Teknologia #Digitalizazioa #EuskalHerria #Izarkom #AltxaBurua #HezkuntzaDigitala #telekomunikazioburujabetza
@tfe Xanti Iparragirre Sarasua anaien bertso irakaslea zen iparraldera ihes egin behar izan zuenean. Bi anaiek berarekin harremana izaten jarraitu zuten eta Fauna Txiki Bat Bertso Berritan diskan bertso musikatu bat eskaini zioten, Bubo Magnipetasi izenekoa. Izan ere harrapatuko zutenaren beldurrez, Xanti gauez bakarrik irteten zen bere gordelekutik. Xantiren erantzuna ere diska berean agertzen da:
https://youtu.be/1ZrVNfaQXPE?si=SBTIgfHTeOkwjLgv
(r)en bultzada
Mugaz gaindiko proiektuak eta lankidetza aukerak izan ditugu ardatz #EnpresareanForoa n.
Bihartean, Elkar, @izarkom Euskal Moneta eta Lansareaneko ordezkariek muga administratiboak gainditu eta herri ikuspegiarekin lan egiteko gakoak eman dituzte.
HERRA. Gainazalean dena bare dagoela dirudi baina hondoan guztia kiskaltzen ari da. Nire seinalera jaregin infernua!