Jarraitu

Kaixo @iametza eta @abaraska. ikasitakoei jarraituz, Mastodon Nextclouden integratzeko modua omen dago.
App-a instalatu dugu, baina ez dugu ikusten nola jarraitu.
Badakizue zerbai?

@bds_koop @iametza Kaixo, jardunaldietan aipatu zen Nextcloud batzuk besteekin federatzen direla.

Beste gauza bat da Nextclouden aplikazio ugari instala daitezkeela, eta horietako bat izango da Mastodon erabili ahal izateko Nextcloud ingurunean txertatuta. Baina ez daukagu esperientziarik horrekin... 😅

Ea zortea duzuen eta gero partekatu ikasitakoa!

#FedibertsoaUlertzen

@abaraska @bds_koop @iametza Mastodon aplikazioa dago, eta instalatua dugu, baita gure profilean gute mastodon kontua jarrita ere, baina ez zaigu argazkitan ikusi dugun (eta beste aplikazio guztiek duten) ikonoa azaltzen menuan.
Sarean begiratu dugu, baina ez dago esplikazio askorik...

@GariGaraialde
Nik ez dakit, baina Mastodonen galdetzeaz gain beste txat gela honetan ere jendeak lagundu ohi du:

Software Libre Zalantzak
Software librearen inguruko zalantzak argitzeko gunea, euskaraz.

Matrixeko gela: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus

Telegram gela:
t.me/SoftwareLibreZalantzak

@abaraska @bds_koop @iametza

@mikelgs @GariGaraialde @abaraska @bds_koop @iametza Nextcloud Social izan daiteke bilatzen duzuena? Nextcloud instantzia #ActivityPub zerbitzari bihurtzen du. Instantzia horretako erabiltzaileak Mastodon (edo GoToSocial, Firefish, Takahe, Pleroma…) kontu batekin jarraitu daitezke.

@xabi @mikelgs @abaraska @bds_koop @iametza ez omen. Social aplikazioa 'abandonatuta' dagoela irakurri dut. Nik Mastodon aolikazioa aktibatu dut, azpiko estekan dagoena, baina inon ez dut ikusi nola funtzionatzen duen, zer egin behar dudan erabiltzeko... eta berriki eguneratu dute, beraz, badabil
apps.nextcloud.com/apps/integr

@GariGaraialde @mikelgs @abaraska @bds_koop @iametza Mastodonen aplikazioarekin bi widget jarri daitezke arbel/panelean: denbora-lerroa eta jakinarazpenak. Nik dakidala ez dago bertatik mezuak bidaltzeko modurik. Deskribapenarekin bat dator: Mastodon integration provides dashboard widgets displaying your important notifications and your home timeline.

Instalatu ondoren, administrazio gunean, konektaturiko kontuak atalean Mastodon kontua konektatu behar da.

@xabi @mikelgs @abaraska @bds_koop @iametza beno, bada zerbait. Gutxienez Mastodon presenteago eduki eta interesgarriak izan daitezkeen tutak irakurtzeko.
Nola konektatu beharko genuke gure mastodon kontua? Ez dut asmatu...

@GariGaraialde @xabi @mikelgs @abaraska @bds_koop @iametza zure erabiltzailearen irudian (goian eskubitan), Ezarpenak > Konektaturiko kontuak

Nik esperantza nuen #NextcloudSocial​engan... fedibertsoan aritzeko modu sinple bat. Baina mugimendu oso gutxi azkenaldian 😪

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea