@Suagaar @izaro @zital @dabidnet @ileturia nik hiruretan ikasi dot (kontzertatue DBH-n, publikue batxilleratuen eta erdi mailie pribatuen (ikastolan kooperatibie). Neuk Bermio inguruen eskolie aukeratutekutan publikue hartungo nauen bebai. Dana dana Bermion gaur egun publikoko jentie be oso erdaldune da. Gitxienez hauri da neure lobigaz ikusi dotena.
@zital nik publikoari arazo bat ikusten diot. Ezjakintasunetik ari naiz, baina ez dakit euskal kurrikuluma nola lantzen den. Ni zarauzko ikastolan ikasitakoa naiz eta euskaraz irakasteaz aparte beste plus bat lantzen zen. Eta bigarren hori da aldea egiten duena.
Euskal kurrikuluma ondo lantzen bada aukeratutako ikastetxean eta baliabideak baditut, nik ikastolara eramango ditut, dudarik gabe. Euskaraz ikastea baino gehiago behar dela uste baitut euskalduna izateko.
@urtzai militantzidxek eztau puntorik emoten, dana dala, nik hori militantzidxe eztot bermioko ikastolan ikusten, irakasle gaztietan behintzet
@zital ez dut ulertzen puntuen kontu horrekin zer esan nahi duzun. Baina irakasle bakoitzak jar dezakeen aleginaren gainetik, nik edukiagatik diot. Euskal herriari eta euskal kulturari buruzkoa.
Eta agian arrazoia duzu, guk ikasi genuenetik gauzak asko aldatu dira... Baina beno, hori kasu bakoitzean aztertu beharko litzateke. Horregatik dira ikastolak guraso elkarteak. Ez badago inongo alderik, ikastolek ez dute gaur egun zentzurik. Eta ez dut uste kontua hori denik
@urtzai nire ustez gaur egungo edozein eskola publikotan euskara eta euskal nortasuna bultzatzen da. Ez dut uste, eta oker egon naiteke, ikastolatik ikasle euskaldunagoak ateratzen direnik.
@zital Bermeoko ikastolan gaztelania entzuten dela errealitate bat da, nik behintzat hori esango nuke (+ bertako irakasleek esanda). Lagun artean gaztelania hutsean aritzen diren gure adineko zenbait ezagutzen ditut. Behintzat, gaztelania publikoan ikasi dugunon maila berean erabiltzen dutenak.
@dabidnet @zital azken puntu horretan zalantzak ditut ba... ez ote den askoz ere indar gehiago egin behar ez euskara transmititze hutsean bakarrik, baizik eta nortasunaren indartzean (euskal erreferenteak lantzen, kultura berdintasun eta aniztasunean, euskal epikan, txikitasunaren balioak transmititzen... auskalo zer gehiago). Bermeon adibidez, Bilbotik datozen bestelako inertziei aurre egiteko
@zital @urtzai @dabidnet joera makurra nabari dot neupe. Euskeria etxietako eta eskolako hizkuntzia daben inguruetan be kaleko eta kuadrilako hizkuntzia espainola bihurtuten dagola ikusteot. Eta hori ez da ikastetxien ereduen arazu edo euskal kurrikulumen faltia. Beste nunun dauko jatorrija. Eta erabat kezkagarrija da. Jakin bai, ein ez, derrigorrian ez bada.
@bekereke @zital @dabidnet Ez naiz hizkuntzalaria baina, senak esaten dit botere harreman kontua dela oinarrian. Abertzaletasuna eta euskara hertsiki loturik zeuden eta abertzalea izatea hegemonikoa zen leku fokalizatuen, boteregunea zen euskara. Gaur egun abertzaletasuna deskafeinatu egin dela uste dut, ez dut uste globalizazioari, ETAren amaierari eta honek ekarri dituen egoera berriei aurre egiteko prestatu denik. (1/3)
@bekereke @zital @dabidnet Aldaketek eszenategi/leku berriak ekarri dituzte, eta herrigintzak/abertzaletasunak ez du jakin edo ez du indarrik izan beharrezko lekua hartzeko. Munduaren berri dakigu, baina espainolez mozorrotuta. Informazioa, mundu ikuskera, azken finean politika espainolez datorkigu estatuaren filtrotik pasata. (2/3)
@bekereke @zital @dabidnet Bide batez, input horiek guztiek gizarte akritiko eta indiferente bat bultzatzen dute. Informazioa, legea alde duena, eta boterea ematen duena espainola da eta gutxi daude prest bigarren mailako herritar sentitzeko. Botereguneak galtzen ari da euskara, baita lehen indar betean zegoen lekuetan ere. Eta hori, naiz eta ezagutza hazi egin den orohar (3/3)
@urtzai @zital @dabidnet ados nago puntu batzutan. Baina arazua oso konplexua da eta alderdi askoren eraginen ondorio da egoera hau. Ezin sinpletu ez dana. Gizartia aldatu da, abertzaletasuna be bai, bistan dago; eta hezkuntzia be bai. Helburuak bete barik aldatu dira sarri, eta egoera barrira moldatu bitarteko nerabe belaunaldi honek, gure nahasmenen eta inoperiantziaren islada ez ete dira?
@bekereke @zital @dabidnet 3 tutetan idatzi dut "tesia" jaja, baina uste dut zuk diozuna bat etor daitekeela nik diodanarekin. Nik abertzaletasuna/herrigintza diodanean zentzu zabalean diot. Gizartea eta aldi berean hezkuntzan diharduen zati handi bati buruz. Dena dago lotuta eta eskutik datoz. Uste dut publiko/ikastola dikotomia modura jartzea nahasmen edo egokitu ezin horren parte dela. Eta galderari erantzunez, zurekin 1 nator, 80ko hamar. bezala gauzak argi bagenitu, egoera beste 1 zatekeen.
@urtzai @bekereke @zital @dabidnet Kontu interesgarria oso. Publiko/pribatu kontuan, esango nuke hezitzaile taldeak direla gakoa. Nik herri ikastetxe batean ikasi nuen, eremu erabat erdaldunean, eta garai hartako irakasle taldea bezalakorik ez dut ezagutu. Gaur egun, horren arrastoak baino ez dira geratzen, lehengo irakasle batzuk jarraitu arren. Ikastolak behin-behineko adabaki legez ikusten ditut, publikoan eragingo duten pertsonak hezteko. 1/2
@urtzai @bekereke @zital @dabidnet Ume/gazteen hizkuntza ohituren kontua zailagoa da. Susmoa dut "arnasguneetan" okerrera egin duela kontuak, eta "itoguneetan", ostera, irakasleen euskara eta inplikazio mailak kasu askotan ia hondoa jotzen ari diren arren, euskarak hobera egin duela baieztatzen dut. Bi testuinguruetakoak azaltzeko gakoa ikusentzunezko erreferenteetan dagoela uste dut. Gaur egun superbat eta dragoi bola bagenitu ere, kalemuke nahiz kasero txikiek paso...
@urtzai @bekereke @zital @dabidnet Garai batean Zizurkileko nahiz Sestaoko umeok berdin flipa egiten genuen Goku eta Aralerekin, Urtz eta Oskorrirekin. Gaur egun, the simpsons, bob belaki, trap eta OTrekin lehiatuko den alternatibarik ez dugu... Edo tira, GureKaxa, Goazen eta halakoak, baina... Edonork ikus dezake kopia direla, bigarren eskukoak...
@bixardune @bekereke @zital @dabidnet kontua da ikusita hizkuntza berreskurapenak ze kostu duen, Orozkoko kaleetatik euskara desagertzea ezin dela konparatu adibidez, Laudion kale erabilera %3tik %9ra hirukoiztearekin... eta bigarrena oso pozgarria da (gutxi bada ere), baina esan nahi dudana da, Orozkon berriz euskara nagusi izateko kostua zein izango da?
@bixardune @urtzai @zital @dabidnet azkenean esan duzunarekin bat nator. Ikastolako ikasle-ohia naiz. Orain publikoko irakasle. Barregurea ematen dit entzuten dudaneko ikastola elkartearen ezaugarri gisa kalitatea, hezkidetza, euskal kurrikuluma, eta abarrak ildo direla eta ez hainbeste publikoan. Nik edan dudanetik ematen dut. Hortaz, klase txarragoak ematen ote ditut ikastolekin alderatuta? 1/2
@bixardune @urtzai @zital @dabidnet Lehen besteko euskaltzalea naiz, eta hala egiten dut transmisioa. Ez dit balio kontrakoa esaterik. Badakit zer den ikastola eta jasotako balioak berdin ematen ditut sare publikoan. Herri eraikuntza ez dagokio erakunde hari soilik jada, zorionez. 2/3
@bixardune @urtzai @zital @dabidnet Langileen "konfidantzazko" aukeraketari berriz autoritarioa eta sektarioa deritzot ikastolen elkartearena. Oposaketa sistema txarra omen. Haiena, arriskutsua. Erabakiguneak dira ezberdintasuna: batean goitik alde batera egiten dira, inposaketaz metodologia aldaketak, besteak beste; publikoan, inertziak apurtzea zaila egiten dute norbanako erresistentziek (eskubideek?). Ez da bi orrorekin adostekoa
@bekereke @bixardune @urtzai @zital ez da bi orrorekin adosteko modukoa, egia da. Baina zelako gustua ematen duen honen inguruan hitz egitea elkarri mokoka aritu gabe 😉
@dabidnet @bixardune @urtzai @zital ez, ez tamalez. Zeharo aspertuta nago gaiarekin. Ikaragarrizko gorrotoak eta ezin ikusiak daude batzuen eta besteen artean. Goiko instantzietatik hasi eta guraso askotara. Batean lan egin eta bestean umeak zergatik ote ditugun, kalitate handiagoari buruzkoak, kontzertatuak izateari buruzkoak, segregazioa hirigune handietan, kurrikularrak... Arazo asko, azaleko txorradak beste asko! Elkarri erruak.
@bekereke @dabidnet @bixardune @zital barne eztabaida eta liskarrez ez naiz sartuko eta irakasle aukeraketaz beste ikuspegi bat dut. Eta nik uste gakoa dela Nafarroa edo iparraldean zentzua badu ikastolak nolabait esateko gobernuen kontrol osoaren kanpo daudelako da. Eta EAEn ere zentzua dauka, batez ere instituzioak gureak direla uste izan arren, oraindik euskaldunon nazio estatukoak ez direlako. Inoiz ez da jakingo bihar autonomia estatutua galduko dugun, adibidez
@urtzai @dabidnet @bixardune @zital hori gertatuko balitz, gutxienez euskaldun guztiok -behingoz- batu egingo gintuzkete. Eta jomuga garaiagoetara bideratu gizarte gisa. Ez da etorkizun distopiko txarrena.
@bixardune ez dakit etorkizun distopiko horretan ere bat egingo genukeen 🤣🤣🤣
@dabidnet @bekereke @urtzai @zital Ikastolek irakasleak hautatzeko askatasuna edukitzeak ez du zertan elitismoa edo klasimoa izan (batzutan baden arren). Baina ikasle eta begirale euskaltzalea izanda ikusi dut garai bateko (80ko hamarkadako) ikastolak hezkuntza komunitate militantearen barruko "basatiak" galbahean uzteko tresna izan zirela, gaur egun publikoan dabiltzan "herabe/erosoak" iragazteko tresna diren bezalaxe. Eta hor, galbahea behar-beharrezkoa dugu...
@dabidnet @bixardune @bekereke @zital horregatik esan dut... txarrena beti ez da hoberako izaten. Orduan bai akabo! Eta eszenategi oso posiblea ikusten dut gertatuko balitz! 😵😵
@urtzai @dabidnet @bekereke @zital Bukatzeko (nire aldetik behintzat),ez zaidalako gustatzen sareetan nork bere amorruak lasaitu eta kalera uso ateratzea; gezi pozoiduna (batez be hiretzat, @zital): ez al da izango euskalkien "arazoa" ere gako1 kontu honetan? Arnasguneetako gazteek zer egingo dute zaharrek "eteberera" egiten dutela esanez iseka egiten dietenean? Zer egingo dugu euskalki (labeldunik) gabekook tutlari batek esaten duenean batuan idatzitakoei ez diela erantzungo?
@bixardune @urtzai @dabidnet @bekereke zuk esan zuzen arazuek ez diez euskalki / batua arazuek, pertsona batzuk paparduek dizela baño; beste alde batetik, ni bidxen alde nau, hobeto esanda 3ren alde, batua, euskalki, sukalki. 😂 💪
@bixardune @urtzai @dabidnet @bekereke ez arduretu nik eztot hartun txarrien, dana dala, trolling is a art
@bekereke @bixardune @urtzai @zital
Txapela kentzeko modukoa zuen gogoeta eta elkarrizketa!
Ixil-ixilik, ikaragarri gustura irakurri dut guztia!
👏👏👏
@urtzai @zital @dabidnet lenguneko baten ikastolen elkarteko burua, LABeko ordezkari bat zein hezkuntza aditu bategaz mahainguru baterako gonbidapenari uko egin eutzan hezkuntza sailak. Esanguratsua. Eta paaa dan astian jaurlaritzen ikt aholkularitza taldetik uko egin eban lagun batek euskerien eta software librien aurreko jarrera ezkorragatik eta proposamenari entzungor egitiagatik. Latza.