@Suagaar @izaro @zital @dabidnet @ileturia nik hiruretan ikasi dot (kontzertatue DBH-n, publikue batxilleratuen eta erdi mailie pribatuen (ikastolan kooperatibie). Neuk Bermio inguruen eskolie aukeratutekutan publikue hartungo nauen bebai. Dana dana Bermion gaur egun publikoko jentie be oso erdaldune da. Gitxienez hauri da neure lobigaz ikusi dotena.

Bermion ikastolan erderaz eitxen badan, bestietan "CARA AL SOL" kantaten eztauien artien pozik

@zital nik publikoari arazo bat ikusten diot. Ezjakintasunetik ari naiz, baina ez dakit euskal kurrikuluma nola lantzen den. Ni zarauzko ikastolan ikasitakoa naiz eta euskaraz irakasteaz aparte beste plus bat lantzen zen. Eta bigarren hori da aldea egiten duena.

Euskal kurrikuluma ondo lantzen bada aukeratutako ikastetxean eta baliabideak baditut, nik ikastolara eramango ditut, dudarik gabe. Euskaraz ikastea baino gehiago behar dela uste baitut euskalduna izateko.

@urtzai militantzidxek eztau puntorik emoten, dana dala, nik hori militantzidxe eztot bermioko ikastolan ikusten, irakasle gaztietan behintzet

@zital ez dut ulertzen puntuen kontu horrekin zer esan nahi duzun. Baina irakasle bakoitzak jar dezakeen aleginaren gainetik, nik edukiagatik diot. Euskal herriari eta euskal kulturari buruzkoa.

Eta agian arrazoia duzu, guk ikasi genuenetik gauzak asko aldatu dira... Baina beno, hori kasu bakoitzean aztertu beharko litzateke. Horregatik dira ikastolak guraso elkarteak. Ez badago inongo alderik, ikastolek ez dute gaur egun zentzurik. Eta ez dut uste kontua hori denik

@urtzai nire ustez gaur egungo edozein eskola publikotan euskara eta euskal nortasuna bultzatzen da. Ez dut uste, eta oker egon naiteke, ikastolatik ikasle euskaldunagoak ateratzen direnik.

@zital Bermeoko ikastolan gaztelania entzuten dela errealitate bat da, nik behintzat hori esango nuke (+ bertako irakasleek esanda). Lagun artean gaztelania hutsean aritzen diren gure adineko zenbait ezagutzen ditut. Behintzat, gaztelania publikoan ikasi dugunon maila berean erabiltzen dutenak.

@dabidnet @zital esan bezala, kasuak eta kasuak egongo dira. Baina, herri batzuetan bederen, aldea badago eta nabarmena da gainera.

Niretzat ikastolak oraindik ere berme bat dira (naiz eta mugatuak daudela onartu) gure marko propioa osatu bitartean

@urtzai @zital planteatzen dituzun zenbait gauzekin ados nago. Hasieran aipatu dut eremu ez euskaldunduetan (Zitalek aipatzen zuen Ziburu kasu) ikusten ditudala ez bakarrik abantailak, baita behar izanak ere.

Baina, D ereduak arazorik ez duen eremu euskaldunduetan... ez horrenbeste, gaur egun.

@dabidnet @zital azken puntu horretan zalantzak ditut ba... ez ote den askoz ere indar gehiago egin behar ez euskara transmititze hutsean bakarrik, baizik eta nortasunaren indartzean (euskal erreferenteak lantzen, kultura berdintasun eta aniztasunean, euskal epikan, txikitasunaren balioak transmititzen... auskalo zer gehiago). Bermeon adibidez, Bilbotik datozen bestelako inertziei aurre egiteko

@urtzai @dabidnet ze D eredu, ein berba bermioko gaztiekaz, eta eztakidxie euskeraz esaldi bat eitxen bez, ta hauri berori esan tsaten Kike Amonarriz-eri, niri upiñik ez kontateko gaur egungo ime guztidxek euskeraz dakidxiela ta.

@zital @urtzai @dabidnet joera makurra nabari dot neupe. Euskeria etxietako eta eskolako hizkuntzia daben inguruetan be kaleko eta kuadrilako hizkuntzia espainola bihurtuten dagola ikusteot. Eta hori ez da ikastetxien ereduen arazu edo euskal kurrikulumen faltia. Beste nunun dauko jatorrija. Eta erabat kezkagarrija da. Jakin bai, ein ez, derrigorrian ez bada.

@bekereke @zital @dabidnet Ez naiz hizkuntzalaria baina, senak esaten dit botere harreman kontua dela oinarrian. Abertzaletasuna eta euskara hertsiki loturik zeuden eta abertzalea izatea hegemonikoa zen leku fokalizatuen, boteregunea zen euskara. Gaur egun abertzaletasuna deskafeinatu egin dela uste dut, ez dut uste globalizazioari, ETAren amaierari eta honek ekarri dituen egoera berriei aurre egiteko prestatu denik. (1/3)

@bekereke @zital @dabidnet Aldaketek eszenategi/leku berriak ekarri dituzte, eta herrigintzak/abertzaletasunak ez du jakin edo ez du indarrik izan beharrezko lekua hartzeko. Munduaren berri dakigu, baina espainolez mozorrotuta. Informazioa, mundu ikuskera, azken finean politika espainolez datorkigu estatuaren filtrotik pasata. (2/3)

@bekereke @zital @dabidnet Bide batez, input horiek guztiek gizarte akritiko eta indiferente bat bultzatzen dute. Informazioa, legea alde duena, eta boterea ematen duena espainola da eta gutxi daude prest bigarren mailako herritar sentitzeko. Botereguneak galtzen ari da euskara, baita lehen indar betean zegoen lekuetan ere. Eta hori, naiz eta ezagutza hazi egin den orohar (3/3)

@bekereke @zital @dabidnet Barkatu txapa... eta barkatu nire teoriarekin #tolosa itxura eman badut. Baina aspalditik pentsatzen nabilen kontua da

@urtzai @zital @dabidnet ados nago puntu batzutan. Baina arazua oso konplexua da eta alderdi askoren eraginen ondorio da egoera hau. Ezin sinpletu ez dana. Gizartia aldatu da, abertzaletasuna be bai, bistan dago; eta hezkuntzia be bai. Helburuak bete barik aldatu dira sarri, eta egoera barrira moldatu bitarteko nerabe belaunaldi honek, gure nahasmenen eta inoperiantziaren islada ez ete dira?

@bekereke @zital @dabidnet 3 tutetan idatzi dut "tesia" jaja, baina uste dut zuk diozuna bat etor daitekeela nik diodanarekin. Nik abertzaletasuna/herrigintza diodanean zentzu zabalean diot. Gizartea eta aldi berean hezkuntzan diharduen zati handi bati buruz. Dena dago lotuta eta eskutik datoz. Uste dut publiko/ikastola dikotomia modura jartzea nahasmen edo egokitu ezin horren parte dela. Eta galderari erantzunez, zurekin 1 nator, 80ko hamar. bezala gauzak argi bagenitu, egoera beste 1 zatekeen.

@urtzai @bekereke @zital @dabidnet Kontu interesgarria oso. Publiko/pribatu kontuan, esango nuke hezitzaile taldeak direla gakoa. Nik herri ikastetxe batean ikasi nuen, eremu erabat erdaldunean, eta garai hartako irakasle taldea bezalakorik ez dut ezagutu. Gaur egun, horren arrastoak baino ez dira geratzen, lehengo irakasle batzuk jarraitu arren. Ikastolak behin-behineko adabaki legez ikusten ditut, publikoan eragingo duten pertsonak hezteko. 1/2

@urtzai @bekereke @zital @dabidnet Ume/gazteen hizkuntza ohituren kontua zailagoa da. Susmoa dut "arnasguneetan" okerrera egin duela kontuak, eta "itoguneetan", ostera, irakasleen euskara eta inplikazio mailak kasu askotan ia hondoa jotzen ari diren arren, euskarak hobera egin duela baieztatzen dut. Bi testuinguruetakoak azaltzeko gakoa ikusentzunezko erreferenteetan dagoela uste dut. Gaur egun superbat eta dragoi bola bagenitu ere, kalemuke nahiz kasero txikiek paso...

Jarraitu

@bixardune @urtzai @zital @dabidnet Lehen besteko euskaltzalea naiz, eta hala egiten dut transmisioa. Ez dit balio kontrakoa esaterik. Badakit zer den ikastola eta jasotako balioak berdin ematen ditut sare publikoan. Herri eraikuntza ez dagokio erakunde hari soilik jada, zorionez. 2/3

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea