@asellu @txopi @zital @porru Galderrek ez luke iraindu behar (iletratu, anumeriko...)
Iulenek hau nondik ateratzen duen jakin nahi nuke: "oxijeno dosiaren jeisten delarik (hipoxia)".
Ulrike Butz-en artikuluko 3.3.2 atalean dioenez probetan oxigeno asetasuna tarte normalaren barruan zegoen eta ez zen aldaketa esanguratsurik egon. Laburpenean ere oxigeno asetasunean ez zela txikiagotzerik frogatu dio. Nondik ateratzen du hipoxiarena?
Germen patogenoak metatzea ere ez da aipatzen artikuluan.
@aldatsa @asellu @txopi Ez, tesian esate duna CO2 pilaketa da.
Ta tesiak esan edo ez, norberan gorputza beidatzea nahikua dala iruitze zait. Nik maskarilla "ondo jarrita" hamar minutuz eramatean hauek pairatze ditut:
- Buruko mina
- Nekea gorputzean
- Arnasketa azkartzea
- Botakagurea
Ez digu doktore batek esan behar maskarilla kaltegarria dala ikusteko.
@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus @txopi
Eta musukoa jantzita ezer berezirik sentitzen ez dugunontzat zer proposatzen duzu? Klase egunetan zortzi orduz baino gehiagoz izaten dut jantzita, eta sentitzen dudan gauza bakarra belarritako mina da.
Horrek esan nahi du kaltegarriak ez direnik? Ba ez, noski ezetz. Nahikoa ez den bezala zu ondoezik sentitzea kaltegarriak direla esateko.
Beraz, bai, adituek esan behar digute zer den ona eta zer ez. Horretarako trebatu dira, eta hori da beraien lana.
@galaipa @aldatsa @asellu @txopi Enao bate ados. Ez gea berdinak, bakoitzak gauza batek eragite dio, ta etzaigu aditurik etorri behar esaten zerrek ite digun kalte bakoitzai.
Zui ez dizu kalteik iten? Bikain. Nei bai.
Ta aditu batek esateagatik gizakiei kalte ite ez digula, nei ez dit eragina aldatuko. Orokortasuna binarismo kulturalean oinarritze da ta uste baño kalte gehio ite du (ta enaiz maskarillan kalteaz ai 😂)
@galaipa @aldatsa @asellu @txopi esan detena laburbilduz, izaki bakoitza ezberdina da ta orokortu nahi izatea arazoa xinplifikatzeko modu bat da.
Batzui kalte ite digu, beste batzui ez. Beraz, ne interpretazioan, maskarillak kaltegarriak dia batzuntzako (nik ikusi detenan arabera jende dexententzat) ta horreatik maskarillak kaltegarriak dia (batzuntzat bada ere)
@porru @aldatsa @asellu@mastodon.eus @txopi
Ados nago denok ez garela berdinak, eta horregatik ikerketa zientifikoak egiten direnean ez dira pertsona gutxi batzuk bakarrik aztertzen.
Baina bueno, hemen utziko dut. Uste dut ez garela ados jarriko, eta gainera esan didate Twitterreko "toxikotasuna" ekarri dudala hona. Ez zen nire asmoa.