Jarraitu

Twitch plataformari buruz idatzi dut haritulab.eus webgunerako. Zein da benetako produktua Twitchen? zein leku du euskarak?

Norbaitek interesik badu hona esteka: haritulab.eus/streamingaren-ga

@porru @inigoortega
Hori da, oraindik beta fasean dago, baina itxura bikaina dauka. Changelogean hau diote: "This is the first step of live streaming, we'll consolidate the feature next year"

Horretaz gain, eta artikuluan diodan bezala, txata falta zaio. Nik uste ezinbestekoa dela benetako alternatiba izateko.

@galaipa @inigoortega

Posible da ere beste software bat garatzea norbaitek, zehazki zuzenekoei bideratuta

@porru
@inigoortega
Bai, aurreko batean Librezaleko txatean aipatu zenuen OpenStreamingPlaform ere hor dago. Baina nik oraintxe Peertuben ikusten dut etorkizuna, batez ere, fedibertsoan integratuta dagoelako.

openstreamingplatform.com/

@inigoortega @porru
Noizean behin, Game Erauntsitik beste hedabide edo webgune batzuetarako artikuluak idazten ditugu, eta honetaz ni arduratu naiz

@galaipa interesgarria idatzitakoa.

Ez nuen webgunea ezagutzen, footer-ean ikusita, Twitter eta Instagram -eko kontuak ongi dabiltza, baina Mastodon -en ez dut konturik ikusten 🤔 bakarrik komunitatera esteka.

Ongi dao, komunitate libre eta soft libreei buruz idaztea, baina footer -ekoa bezalakoak egiten baditugu, jai daukagu.

Berriro ere, zorionak webgunearengatik eta sarrerarengatik, seguru gazteek eskertuko dutela.

@bertol
Kaixo, arrazoi duzu, guztiz ados. Webgunea ez da nirea, baina pasako diet abisua. Eskerrik asko!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea