Portatileko pantailan pixel bateko lodiera duen marra arros bat agertu zait 😩 Pantaila izorratuko zen? kablea? Monitorea konektatuta ez daukat arazorik, pentsatu nahi dut gpua ondo dagoela.

Behintzat pantailaren goiko aldean agertu zait, eta beraz, ez dit enbarazu gehiegirik egiten. Espero dut gehiago ez handitzea...

Justu orain lodiera bikoiztu zaio. Beldurtu beharko nintzateke? 😨

@inigoortega
Kontua okerrera doa. Handitzeaz gainera batzuetan pantaila izoztuta geratzen zait 😩

Pantaila berria eskatu dut oraintxe. Ea horrekin nahikoa den...

@galaipa ez duzu probatu beste sistema bat? porseakaso probatu ea tty bidez berdina gertatzen den. Zer maiztasunarekin gelditzen da pantaila? igual ez du merezi egiaztatzen egotea maiztasun gutxirekin gertatzen bada

@inigoortega
Sistemarekin zer esan nahi duzu? beste software batekin? BIOSean ere berdin agertzen zait, beraz ia ziur nago hardware arazoa dela.

Izoztu esan dut, baina ez da guztiz gelditzen. Gelditu baino lageatu egiten da. Kanpoko monitorean ez daukat arazorik, baina portatileko pantailan bai (nahiz eta bietan berdina ikusteko konfiguratu)

Jarraitu

@inigoortega
Nire beldurra da pantaila bera izan beharrean plaka basea edo grafika izatea...

HDMI portua ere erreta daukat...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea