@aldakur bueno. Ezin da esan ez zaizula oraindik lana gelditzen, baina nahiko ondo dago, pantailatik ateratzen den testua kenduta
@aldakur
@inigoortega
Itxura polita! CSS Grid eta Flexbox ikaragarriak dira bai! Ni fan handia naiz.
Txarrena da nahiko berriak direla eta beraz nabigatzaile zaharrek ez dituztela onartzen. Ditxosozko IE adibidez... Dena den, pentsatzen dut zure blogerako ez diola gehiegi axola.
Eta bide batez, desiatzen nago SubGrid zabaltzen hasteko. Oraingoz, uste dut Firefoxen bakarrik dagoela eskuragarri 😆
@aldakur @galaipa gertatzen dena da, nabigatzaile zahar terminua erabiltzen dutenean ez dutela zertan adierazi nahi hori, baizik eta estandardak diren nabigatzaileen azken bertsioak.
Adibidez, badaude pale moon eta basilisk nabigatzaileak. Hauek ez daude chromiumen oinarrituta, firefoxen oso bertsio zahar batean baizik. Hain zaharra, dagoeneko ez direnak ia bateragarriak.
Baliteke aipatzen duzuna jarraituta, nabigatzaile horietako erabiltzaileak joditzea.
@inigoortega
@aldakur
Dena den, nik uste nabigatzaile "arraro" horiek erabiltzen dituenak badakiela zertan dabilen, eta zerbait ez badu ondo ikusten badakiela zergatik den.
Arazoa nire ustez enpresak dira. Askotan oraindik IE erabiltzen da, eta langileek ez dute besterik erabiltzeko baimenik. Esate baterako, amaren lantokian hala zen. Bere kasuan euskalbar erabiltzeko aitzakiarekin uzten zioten Firefox erabiltzen.
@inigoortega @aldakur
Ez gutxietsi software librearen komunitatea 😉 Ez dut uste hiltzen utziko dutenik(dugunik?), eta bestela sortuko da beste zerbait
@inigoortega @galaipa @aldakur hari interesgarria sortu da.
Nik daukadan beldurra:
"Estandarrak ez jarraitzea eta Chromium -ek edo ta Google -ek hauek ezartzea".
Zenbait ordenagailu zaharretan Palemoon erabiltzen dut. Zergatik? Behartuta Win erabili behar dudalako, RAM gutxi dakat ordenagailu horietan eta probak egiten ibili naizen nabigatzaile guztietatik, Palemoon -ek eman dizkit emaitzik onenak.
@inigoortega
@aldakur
Egia esan Subgrid ez dut probatu, baina irakurri izan dudanagatik ez nuke esango Flexen ordezkoa denik. Adibidez Gridekin askotan honen antzeko arazoa izaten dut:
Imaginatu taula bat egin nahi duzula eta zutabeak edukiaren arabera handitu edo txikitu behar direla. Grid-ekin erraza da baldin eta "laukitxo" guztiak maila berdinean badaude. Lerro bakoitza X arrazoirengatik div batean sartu nahi baduzu izorratuta zaude. Subgridek hori konpontzen du.
Ez dakit azaldu naizen 😅
@galaipa @inigoortega Bai. Subgrid gainetik begiratu dut, baina ez dakit asko. Berez, subgrid edukiko bagenu Flexbox erabiltzen utziko genioke?
Bestalde, egia da nire blogerako berdin zaizkidala nabigatzaile zaharrak. Baina beti izan dut pentsakera berdina. Jendeak bere nabigatzailea eguneratuta eduki beharko luke! 😅
Gogoan dut nire hasieretan, IE baldin bazenun mezu bat jasotzen zenula en plan: "benetako nabigatzaile bat erabili" 😂😂😂