Signal egun bat doa zerbitzuz kanpo sartu den jendetzagatik, lasai hartu itzuluko da ta.

@txakal Signal zerbitzuz kanpo? Ni erabiltzen ari naiz. Azken mezuak duela 3 ordu jaso eta bidali ditut.

@desertorea @txopi gaur itzuli da baina orainduk mezu horrekin. Noizbeinka erori egiten da.

@txakal @desertorea @txopi Orokorrean jendea Telegram erabiltzeari ekin dio. EHan zoritxarrez Signal ezezagunagoa delako. Baina, hala ere, Whatsapp Telegramgatik ordezkatzea, nire ikuspuntutik, konfiantza asuntua da. De echo, sobre el papel, Whastapp seguruagoa da E2E aukera lehenetsi bezala inplementatzen baitu.

Beste asuntu bat da, aplikazioaren erabilpenaren datu bilketaren aldetik.

Jarraitu

@aldakur
@txakal @desertorea @txopi
Nire ustez Whatsapp seguruagoa dela esatea asko esatea da. Kode pribatiboa izanik inoiz ez dugu jakingo esaten dutena egia den edo ez. Telegramen aldiz txat pribatuak badakigu benetan seguruak direla.

Gainera, Whatsappen segurtasun kopia automatikoen arazoa dago. Zifratze gakoak beraiek gordetzen dituzte, eta beraz, praktikan mezuak irakurri ditzakete.

@aldakur @txakal @desertorea @txopi
Dena den, ulertzen dut esan nahi duzuna, eta ados nago segurtasuna ez litzatekeela konfidantzan oinarritu behar

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea