Kode-proiektu batean (#0AD) fitxategi batzun izenak aldatu behar ditut, baño izen hoiek beste toki batzutan erreferentziatuak daude.

Ezautzezute tresnarik erreferentzien izenak automatikoki aldatzeko? IDE bat edo izan liteke

@porru
Beharbada ez da eleganteena, baina nik horrelakoetan 'ag' tresna erabiltzen dut:
- mankier.com/1/ag
- github.com/ggreer/the_silver_s

Ea balio dizun

@galaipa @porru The silver searcher. ag. Edozein sisteman aurkitu dezakezun grep ere erabil dezakezu, nik beti honela erabiltzen dut: grep . -rnw -e "denadelakoa". Baina ag azkarragoa da. Badakizu zein den ag baino azkarragoa rg edo ripgrep. Beno, alternatibak emateagatik. Normalean rg eta ag biak eskaintzen dira askotan bilaketak egiteko.

@inigoortega @galaipa

AG erabiltzen probatu det, Grep baño itxurosogoa. Tresna honekin erreferentziak nun dauden besteik ezin det ikusi, ezta? Edo gainidatzi ditzazket?

@porru
@inigoortega
AG bakarrik erabilita ez dut uste, beste zerbaitekin konbinatu beharko zenuke. Asko dira banan-banan aldatzeko?

Bestela, Emacsekin egin zenezake, baina horretarako bakarrik agian ez du merezi instalatu eta erabiltzen ikasten hasteak.

Ea norbaitek ideia hoberik duen...

@galaipa @inigoortega

Bai, ehundaka izan daitezke, bakoitzak erreferentzia askokin

@porru
@inigoortega
Buff ba orduan ez dakit 😌 Ea beste norbaitek laguntzerik duen

@galaipa @porru bingen ez zazu emacs gomendatu honetarako...

egin nahi duzuna da fitxategi izen bakoitzerako, ezdakitnun bilatu izen horren agerpen guztiak eta horiek beste batekin ordezkatu. Berez egin nahi duzuna refactoring da ezta?

hala ere, zuk sed bazenekien erabiltzen ezta? egin fitxategien izenen bilaketa eta fitxategi hori agertzen den tokietan beste zerbait ipini. Hartu behar diren neurriak dena ondo egiteko. Pentsatzen nuen hau bururatuko zitzaizula. Zer beste arazo dago ba?

@inigoortega @galaipa

grep edo ag bezelakoekin erreferentziak bilatu ditzazket, baño ez dakit nola ordezkatu izen hoiek guztiak aldi berean.

Refactoring dalako hoi izan daiteke: izen bat eta erreferentzia guztiak berrizendatzea

Eztakit sed ondo erabiltzen, ez

@porru @inigoortega
Ez dakit zer den zehazki egin nahi duzuna, baina orokorrean berrizendatzea automatikoki egitea arriskutsu ikusten dut. Banan-banan interaktiboki errebisatzeko aukera ematen dizun IDE bat erabiliko nuke.

Horregatik aipatu dut Emacs, baina egia da ez dela erabiltzen bereziki erraza. Inork besterik ez badu gomendatzen Eclipse probatuko nuke. Ziur ematen duela behar duzuna egiteko aukera.

Jarraitu

@porru @inigoortega
Ez nuen gogoratzen banuela Eclipse deskargatuta. Probatu dut eta uste dut baduela behar duzuna. Adibidez:

@porru @inigoortega
Dena den, bota egin nahi duzunaren adibide bat, eta hobeto lagundu ahalko dizugu. Aurreko argazkikoa testu bilaketa/ordezkapen sinplea da. Baina agian interesgarriagoa da kodea ulertzen duen refactoring tresna erabiltzea (Eclipsek ere baditu horrelako aukerak)

@galaipa @inigoortega

Karpeta batian hamarnaka .ogg audio fitxategi daude.
Fitxategi hoiek direktorio berbera ta beste batzutako XML fitxategitan daude erreferentziatuta, soinuak taldeka ta parametro batzun arabera exekutatzeko erabiltzen dianak.

Audio-fitxategien izenak aldatu nahi ditut, baño beraz XMLetako erreferentziak aldatu beharko ditut. Arazoa da ez dakitela zein ta zenbat XMLtan dagon aipatuta.

@porru @galaipa seguruenik badaude linuxen cli bidez XMLak eraldatzeko tresnak. Hala ere, fitxategi bakoitzeko sed "s|$oldf|$newf|g" egitea litzateke. tag espezifiko baten barruan dagoela bermatzeko sed "(id='filename'>)$oldf<|\1$newf<|g" adibidez, ez dakit. Ea balio dizun, baina xml cli programa bat erabiltzea egokiagoa litzateke. Voiden ikusten dudanagatik, eta sinmas bilatuta, xmlstarlet dagoela dirudi (lehen aldia entzuten dudana, baina hori adierazten du bere azalpenak). Proba eclipse bstla

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea