🤓 Esaiguzu zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko (aipatu ez bazaituzte ere, egizu berdin-berdin). Helburua: irakurketa erreferentzia berriak aurkitzea #MaitekiroIrakurri-n (erabili).

1. Matar a un ruiseñor, Harper Lee
2. 1984, George Orwell
3. Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga
4. El lector de Julio Verne, Almudena Grandes

📚 Gustu handiz irakurriko nituzkeen zerrendak:

@Zaru_ttikiya
@izaro
@txopi
@aldatsa

#MaitekiroIrakurri Ez naiz horrelako zerrenden oso aldekoa, baina tira, 4 liburu hauek aipatu ditzaket:
- "Gene berekoia", Richard Dawkins (saiakera)
- "La música de los números primos", Marcus du Sautoy (saiakera)
- "El mundo de Edena", Moebius (komikia)
- "Perfumea", Patrick Süskind (eleberria)

📚 Eta zuei lauroi? @mikelgs, @miren, @ileturia, @birasuegi

#MaitekiroIrakurri Esan zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko.

- Otto Pette, Anjel Lertxundi
- Watchmen, Alan Moore eta Dave Gibbons
- Kodeen liburua, Simon Singh
- 1984, George Orwell

📚 Eta izendatzen ditudan hurrengo lauak hauek dira:

@urtzai
@abodi
@galaipa
@txerren

Egia esan orain ez asko hasi naiz irakurtzen, beraz pentsatzen dut denborarekin asko aldatuko dela zerrenda. Baina, oraingoz, hona nire gogokoenak:

- La conjura de los necios, John Kennedy Toole
- Unauthorized Bread, Cory Doctorow
- Ready Player One, Ernest Cline
- Bioklik, Asel Luzarraga

Hurrengoak:

@altzaporru
@rawr
@bekereke
@bertol
(Uste dut ez dudala inor errepikatu)

@galaipa @altzaporru @rawr @bekereke @bertol

Ready Player One etxeko guztiok irakurri genuen, denok engantxatuta eta gozatuz! Eta lagun batzuk berdin!

Jarraitu

@ileturia
Liburuan girotutako pelikula ere dexente gustatu zitzaidan.

Eta girotutako diot ze liburuan kontatzen denaren nahiko desberdina da.

@galaipa Nik liburua irakurri nuenean, iruditu zitzaidan oso zinematografikoa, zegoenetan ezer aldatu gabe film oso on bat egin zitekeela. Gero asko aldatu zuten, bereziki laburtu (egia da liburuko guztia sartuta luzea litzatekeela), baina hala ere ongi dago. Baina "liburua askoz hobea da" esanez atera ginen denak. 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea