@parreitu Ni ez naiz aditua horrelakoetan ezta inondik ere... Baina zuk kontatzen duzun kasuan, iruditzen zait multimedia zein den jakitea bai egin daitekeela teorian pribatutasuna babestuta: bideoaren hash-a kalkulatzen da zifratu aurretik, eta gero zerbitzarian bideo zifratua eta hash hori gordetzen da. Beste batek bideo bat partekatzean, zifratu aurretiko hash bera kalkulatzen da eta zerbitzarian begiratu.

@parreitu Aldiz, gero existitzen dela ikusita beste talde batera esteka bidaltzea nahikoa bada, ez dut ikusten nola egin daitekeen hori pribatutasuna mantenduz: esteka bideo zifratura bada eta taldekoek ez beste inork (ezta Facebook-ek ere) daukan gakoarekin zifratuta badago, beste taldekoek ezingo lukete ikusi.

@parreitu Hau da: gako guztiz pribatuak dituzten taldeen artean bideoak esteka batekin, hau da, berriz zifratu eta kargatu gabe, partekatu ahal izateko modurik, niri behintzat ez zait okurritzen. Baina ez naiz aditua horretan, agian oker nago, beste asko egongo dira agian nik baino hobeto erantzungo dizutenak.

@parreitu Bururatzen zaidan beste aukera bat da zure hipotesia ez zuzena izatea, hau da, ez dela esteka partekatzen. Eta denbora gutxiago irautearen arrazoia izatea bigarren partekatzean bideoa jada Whatsapp-ek behar duen formatuan egotea (codecak, FPSak, resoluzioa, ahalik eta tamaina txikiena...) eta askoz gutxiago tardatzea zifratu eta igotzen, lehenengo aldian horrez gain bihurketa egin behar izan duenean baino (jatorrizkoaren tamaina handia zen, bideo transformazioek luze eramaten dute...).

@parreitu Honekin ez dut esan nahi zure hipotesia zuzena ez zenik, e! Aukera bat da, baina ez dakit baloratzen horrela izan daitekeen edo ez, ez ditut ezagutzen kargako denbora-ezberdintasunak, ez baitut Whatsapp-ik...

@ileturia
@parreitu@mastodon.eus
Kasualitatez aurreko batean egon nintzen horri buruz irakurtzen.

Irakurri nuenez multimedia fitxategiak ez dira zuzenean erabiltzaileen gakoekin zifratzen. Fitxategi bakoitzeko gako berri bat sortzen da, eta ondoren erabiltzaileen gakoekin hori zifratu.

Horrela, bideoa berbidaltzean berriro igo behar den gauza bakarra bideoa zifratzeko erabili zen gakoa (berriro zifratuta) da.

Ez dakit azaldu naizen...😅

Jarraitu

@ileturia @parreitu@mastodon.eus
Baina ulertzen dut horrek mezuak berbidaltzeko bakarrik balio duela. Hau da, bi pertsonak Whatsappetik jaso ez duten bideo bera bidaltzen badute bi aldiz igo behar dela. Ez dakt horretarako beste mekanismoren bat izango duten....

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea