Jarraitu

Gaur jaso dut Argiaren aktualitatearen Gakoak aldizkaria.

Nola ez, teknologia burujabetzaren atalera jo dut lehenengo, eta @desertorea eta @porru ren iritzi eta gomendioak aurkitu ditut 👏👏

Espero bezain interesgarri oraingoz!

@atxamart
Arrazoi! Urtekaria jaso aurretik irakurri nuen online eta ez nintzen gogoratu jejeje
@desertorea @porru

@atxamart
Bide batez, elektrizitate kontagailuenak kuriositatea sortu zidan. Kontagailuetan erabiltzen den zuntza bererabili ahal izan dute? Hau da, bi gauzetarako (Interneta eta gailuen telegestioa) aldi berean?
@desertorea @porru

@galaipa
Argindar kontagailuen konzentradoreen saretzerako eta tentsio ertaineko tranformadoreen monitorizaziorako ezarri zen zuntz sarea udalerri osoan baina horretarako zuntz pare bat erabiltzen da soilik, mangeraren gainontzeko zuntz guztiak zuntz ilun edo erabili gabeko zuntza bezala geratu zirelarik. Argindar sistemarako erabiltzen ez zen zuntz ilun guzti hori hasi dira erabiltzen interneten hedapenerako.

@atxamart @desertorea @porru

@galaipa

Jakingo bazenu zenbat herrietan dauden beste helburu batekin ezarritako zuntz sareak, gutxienez 24 zuntzeko mangera jarri eta zuntz pare bat edo asko jota bi pare erabili eta gainontzekoak erabili gabe geratzen direnak...

@atxamart @desertorea @porru

@agaraialde
Interesgarria oso! Pena gure herrian argindar sarea enpresa pribatu bati saldu(edo utzi ez dakit zehazki) ziotela duela urte gutxi batzuk...
@atxamart @desertorea @porru

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea