@galaipa Noizkoa da liburua? Gogoratzen naiz DBHn ginenean (alegia, historiaurrean) Kaliforniako institutu bateko ikasleekin gutun-trukea egin genuela eta nire “penfriend”-ak aipatu zidala Amazon lehen aldiz. Orduan liburu-denda online bat zen. “Nori egiten diote kalte liburuek?” pentsa zenezakeen. Eta hara non gauden 😱
@gorka_bm
Ba 2008koa da. Ikusi dudanez dagoeneko indarrez ari zen hazten, baina pentsatzen dut gutxik imaginatuko zutela zertan bihurtuko zen. Pentsatu nahi dut gaur egun ez duela horrelako gomendiorik egingo...
Zortekoak zuek! Esperientzia ederra izango zen Kaliforniara idaztea. Guk DBHn eskutitzak LHko ikasleei bidaltzen genizkieen 😂
@galaipa @gorka_bm
2007an produktu fisikoak online saltzeari dagokionez Amazon konpetentziaren aurretik zegoela zioen eta ordura arte oso irudi positiboa zuen: Amazon maite zuela dio, denetik erosten zuela bertan (gauza fisikoak), kontsumitzaileen eskubideak errespetatzen zituela, liburuen egileei komisio onak ematen zizkiela, Jeff Bezos bere laguna zela...
Hori esan ondoren gogor kritikatzen zuen eduki digitalen inguruan hartzen hasi ziren bidea.
https://www.theguardian.com/technology/2007/dec/11/amazon
@galaipa @gorka_bm Interesgarria litzateke geroztik Amazoni buruzko bere ikuspegiaren bilakaera ikustea.
Nik neuk Little brother Amazonetik erosi nuen duela urte batzuk. Maiz eskatzen nituen gauzak Amazonetik, langileen lan baldintzei eta beste kontu itsusi batzuei buruz irakurri ahala Amazoneko kontua ixtea erabaki nuen arte.
@txopi @galaipa @aldatsa Apuntatuta!
2022an irakurri beharko dut, ze aurten irakurtzekoen liburu-metak mesanotxea puskatuko dit hauetako batean 🤣
Problema identifikatzeaz, niri hau ekarpen interesgarria iruditu zitzaidan: https://www.traficantes.net/libros/neurocapitalismo Nola aldatu den industria handiarentzat ekoizpenaren zentzua joan den mendean (Toyota ereduak ekarri zuen aldaketa etab.)
@galaipa @aldatsa @gorka_bm ez dut liburu hori irakurri, 12 urte teknologiaren esparruan asko da. Gogo gehiago ditut Shoshana Zuboffen "Surveillance Capitalism" irakurtzeko (totxo galanta hau ere). Eta jarraian Cory Doctorowek Zuboffena osatzeko/erantzuteko iaz idatzi zuen hau:
https://onezero.medium.com/how-to-destroy-surveillance-capitalism-8135e6744d59
Bertan, Doctorowk besteak beste hau dio: "We need to take down Big Tech, and to do that, we need to start by correctly identifying the problem."
Nola baina oraindik ez dakit 🤷