Nortasun agiria martxoan iraungi zitzaidan eta orain hartu dut berritzeko txanda. Pandemia aitzakia nahikoa ona da? Edo polizia asperturen baten errieta jasotzea tokatu zait?

@galaipa berritu behar izan nuen azken aldian, iraungita eraman nuen urtebetetik, eta inork ez zidan ezer esan, isunik bez (suposatzen da iraungitako batekin zoazenean berritzea kobratzen dizutela).

Azalpenik ere ez zidan inork eskatu. Ezta aldameneko poliziak ere, telefonoz bikoteari esan nionean: "Telefonoa lagako dut segundutxu batez, komisariatik ateratzen ari naiz eta desinfektatu egin behar naiz".

Azken hau, noski, pandemiaren aitzakipean 🤣🤣🤣

@desertorea Pandemiak ere baditu gauza onak 😂

Azkenekoz berritu nuenean hiru aldiz joan behar izan nintzen (abizenen grafia zuzentzeko burokrazia), eta itzultzeko batere gogorik ez daukat... Ez dakit zergatik iraungitzen den horren azkar...

@galaipa @desertorea
Nik ere urtebete edo gehiagoan iraungita nuela joan nintzen berritzera duela hilabete batzuk eta ez nuen arazorik izan.

Dirudienez alarma egoerak iraun zuen bitartean iraungitako DNIen balioa urtebetez luzatu zuten:
interior.gob.es/eu/web/servici

Jarraitu

@aldatsa
@desertorea
Orduan ez daukat iraungita! Lasaiago joango naiz jeje

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea